Asteroko buletina
Altza porru!

Bizi baratzearen plaza

Euskal Herriko Laborantza Ganbara
2005eko urtarrilaren 15ean sortu zen Euskal Herriko Laborantza Ganbara. 1901 legedian oinarritzen den laborantza-garapenerako elkartea da. Laborantza herrikoi eta iraunkorraren alde lan egiten du, laborantza eta laborarien zainketan eta tokiko garapenaren alde. Euskal Herriko Laborantza Ganbarak, Euskal Herrian laborantza herrikoi batentzat lan egiten du, helburu horiek segituz: kalitatezko elikadura sanoa ekoiztea, lurralde osoan banatuak diren etxaldeetan; laborari ainitz baten laguntzea, heien lanaz oneski bizitzeko; biharko baliabide naturalak eta baserri ingurumenak zaintzea. Laborantza herrikoiaren 6 gaiek zeruhertza irudikatzen dute, iparrorratza. Orientabide hori hainbat programa, ekintzetan deklinatzen da, 4 lan ardatzen inguruan: laborantza politiken jarraipena instalazioa eta transmisioa balio erantsia garapena eta lurraldea

Janaria : krisa gaia hauetan, lehentasuna lekuan lekukoa jateari

2020-03-20 10:31
Euskal Herriko Etxe Ekoizleen elkartea, Biharko Lurraren Elkartea, ELB laborari sindikata eta Euskal Herriko Laborantza Ganbara, Iparraldeko nekazari egiturek zabaldu prentsagiriaren kopia

Koronabirusaren hedatzearen kontrako neurriek ondorioak badituzte laborantxa mailan ere. Eskolako jatetxe eta ostatuekin lan egiten duten ekoizleek salbideen parte bat galdu dute. Ber denboran, herritar batzuk ekoizle saltegien eta lekuko laborantxaren hautua egiten dute janariaren erosteko.

Krisa garai huntan, behar beharrezkoa da dena egina izan dadin lekuko jendeak janariaren segurtasuna ukan dezan eta hori, lurraldeko laborarien inportantzia ezagutuz. Krisa huntaz baliatu behar dugu funtsean herritarrek lekuko laborantxarekin duten lotura berrikusteko eta lekuan lekukoa jateko urratsa azkarki garatzeko. Ipar Euskal Herrian kalitatezko produktoak ekoizten dituzten laborari ainitz bada, desafio huni buru egiteko gai dira produkzio ainitzetan.

Gure elkarteetan lanean ari gira mementoan tokiko produkzio hori gehiago agerian emaiteko publiko zabalari buruz. Bide hortan, proposamen bat luzatuko dugu laster.

Podere publikoek ere inplikatu behar dute produkzioaren eta lekuko janari beharren arteko lotura iraunkorki eraikitzeko.

Behar horren kontra doaz azken orduetan herriko etxe batzuk hartu erabakiak. Merkatu batzuren hestea gaitzesten dugu. Ulertzen dugu urgentzian hartuak diren erabaki horien gibelean den arrangura bainan janari saltzeko lekuak idekirik atxik ditzazten galdegiten diegu auzapezeri.

Alde batetik, ekoizpen freskoak proposatzen dituzten laborariek ez baitute produkzioa berantagorat uzten ahal (ostatu eta kantinen salbidea galdua dute jadanik batzuk). Bestalde, neurri sanitarioak errespetatuz geroz, ez baita birusaren hedatzeko irrisku gehiago merkatuan supermerkatuan baino. Gainera merkatuak, ekoizle saltegiak, hurbileko janari komertzioak, kontsumitzaile talde ttipiko banatze sistemak hainbat bide dira janari erostea dibersifikatzeko eta supermerkatuetako jendetza ttipitzeko, mementoan leku horietan jendea azkarki kurutzatzen baita eta tensio sozialak sortzen ere. Zirkuito desberdin horiek biziki baikorrak dira gaureko egoera sanitarioaren parean.

Astero egiten diren merkatuak atxiki behar direla diogu, neurri sinple eta argiak hartuz.

Ekoizleendako :

– sekuritatezko distantzia zaindu ekoizleen artean eta ekoizle eta bezeroaren artean,

– eskuak garbituz saltze bakotxaren ondotik,

– ekoizleak baizik ez ditzan ekoizpenak hunki

Bezeroendako :

– jende bat familia bakotx, haurrekin ez jin, jende xahar edo sentsibleak ez jin,

– sekuritatezko distantzia zaindu ekoizle eta bezeroaren artean, ekoizpenak ez hunki.

Herriko etxeak deitzen ditugu merkatuen atxikitzera, bakotxaren osagarriaren zaintzeko beharrezko protokoloak ezarriz. Beren aldetik, ekoizleak prest dira janari saltzea eta bezeroen osagarriaren zaintzea batean ahalbidetuko dituzten neurrien hartzeko.

Harremanetarako :

  • Panpi Sainte-Marie, ELB 06 08 04 74 16
  • Patrick Sallaberry, APFPB, 06 58 94 29 65
  • Francis Poineau, EHLG 06 70 63 77 11
atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora