Asteroko buletina
Apirilan euriak euriari, uztailan eguzkiak eguzkiari

Bizi baratzearen plaza

Euskal Herriko Laborantza Ganbara
2005eko urtarrilaren 15ean sortu zen Euskal Herriko Laborantza Ganbara. 1901 legedian oinarritzen den laborantza-garapenerako elkartea da. Laborantza herrikoi eta iraunkorraren alde lan egiten du, laborantza eta laborarien zainketan eta tokiko garapenaren alde. Euskal Herriko Laborantza Ganbarak, Euskal Herrian laborantza herrikoi batentzat lan egiten du, helburu horiek segituz: kalitatezko elikadura sanoa ekoiztea, lurralde osoan banatuak diren etxaldeetan; laborari ainitz baten laguntzea, heien lanaz oneski bizitzeko; biharko baliabide naturalak eta baserri ingurumenak zaintzea. Laborantza herrikoiaren 6 gaiek zeruhertza irudikatzen dute, iparrorratza. Orientabide hori hainbat programa, ekintzetan deklinatzen da, 4 lan ardatzen inguruan: laborantza politiken jarraipena instalazioa eta transmisioa balio erantsia garapena eta lurraldea

Etxaldeen transmisioa eta laborari berrien instalazioa laguntzeko beharrari erantzuteko dohaintzen beharra !!

2021-11-15 15:21

Partikularren diru ekarpenek ekintza eta animatzaile postu batzu beren osotasunean finantzatzeko ahala emaiten diote Euskal Herriko Laborantza Ganbarari.

Adibidez, etxaldeen transmisioari buruz laborariekin eramana den laguntza-lanaren kasua da. Elkarteak lanpostu berezi bat sortu zuen 2019an, ondoriotasun afera bat bakarrik ez den lan ardatz garrantzitsu hori garatzeko.

 

Gazteak laborantzan instalatzen laguntzeaz gain, laborariak beren erretreta eta etxaldearen transmisioa prestatzen laguntzen ditugu. Hortarako, Euskal Herriko Laborantza Ganbarako Transmisio-Instalazio zerbitzua indartua izan da berriki, langile berri baten enplegatzeari esker.

Agian lurraldeko erronka garrantzitsu honeri erantzuten lagundu nahi gaituzu : laborari-belaunaldien berritzea eta laborari etxeen segida segurtatzea.

 

Lagundu nahi gaituzu ?

Dohaintza bakoitzak balio handia du.

20 €-ko isurketa bati esker, bilkura publiko bat edo herriko-etxe batean permanentzia bat antola daiteke !

100 €-ko dohaintza batek laguntza indibidual bat abiatzeko aukera emaiten digu !

Eta 5 €-ko zenbait dohaintzek gure sentsibilizazio-ekintzak gauzatzen lagunduko gaituzte !

 

Nola egin ?

Zure laguntza bi klikez eta segurtasun osoan ekartzen ahal diguzu. Dohaintzaren % 66-a ken dezakezu zure zergetarik.

 

?  Ez gehiago igurika, emaitza egin ezazu orain !  EMAITZA EGIN

 

Gehiago jakin

Transmisio prozesua konplexua da. Ez da etapa sinpleena laborari baten bizitzan. Transmisioa ez da sistematikoki familiaren baitan egiten. Bestalde, proiektu-eramaileek etxaldeak eta lurrak atxeman behar dituzte laborantzan plantatzeko.

EHLG-ren bokazioa jabeak eta laborariak aterabide egokiak plantan ezartzen laguntzea da. 2019-az geroztik, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak etxaldea uztekoa duten 65 laborari ikusi ditu.

Urtero, gure egiturak zenbait eguneko ikastaldia antolatzen du, erretreta-eskubide, familia- arrañamendu eta transmisiorako prestaketari buruz, soziologo bat jinaraziz. Bestalde, EHLG Iparraldeko 13 herri baino gehiagotan ibili da permanentzia eta “kafe- transmisioak” antolatuz : informazio eta ideiak trukatzeko mementoak dira, eztabaidatzeko denbora bereziak, etxaldeak gazteeri transmititzearekin zerikusia duten gaiak aipatzeko ahala emaiten dituztenak.

Halaber, lan horri esker, segidarik ez zuten 18 laborari jarraiki ditugu :
➔ 5 transmisio bururaino eramanak izan dira,
➔ segida baten mentura duten 7 laborariren jarraikitzen ari gira, gure lurraldean lan hortan lan egiten duten Trebatu 1 eta Zurkaitzak 2 egituren partaidetzarekin,
➔ 4 etxaldek arrahartzaileak bilatzen dituzte oraino eta laborari batek bere etxaldea transmititzeko proiektua bazter utzi du.

 

Bainan beharrak gero eta handiagoak dira

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak bere langilegotza indartzea erabaki du, gure lurraldearentzat estrategikoa den galde honekin aitzina joaiteko.

Horrela, Véronique Gelak langile berria gure taldeari juntatu da :
– etxaldea uzteko duten laborariak haien etxaldea transmititzen laguntzeko : laguntza tekniko eta humanoa ekarriz ;
– laborantzan instalatu nahi duten gazteak laguntzeko beren proiektuetan.

 

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora