Asteroko buletina
Azila hotz, negua motz; azila bero, begua bero.

Bizi baratzearen plaza

Euskal Herriko Laborantza Ganbara
2005eko urtarrilaren 15ean sortu zen Euskal Herriko Laborantza Ganbara. 1901 legedian oinarritzen den laborantza-garapenerako elkartea da. Laborantza herrikoi eta iraunkorraren alde lan egiten du, laborantza eta laborarien zainketan eta tokiko garapenaren alde. Euskal Herriko Laborantza Ganbarak, Euskal Herrian laborantza herrikoi batentzat lan egiten du, helburu horiek segituz: kalitatezko elikadura sanoa ekoiztea, lurralde osoan banatuak diren etxaldeetan; laborari ainitz baten laguntzea, heien lanaz oneski bizitzeko; biharko baliabide naturalak eta baserri ingurumenak zaintzea. Laborantza herrikoiaren 6 gaiek zeruhertza irudikatzen dute, iparrorratza. Orientabide hori hainbat programa, ekintzetan deklinatzen da, 4 lan ardatzen inguruan: laborantza politiken jarraipena instalazioa eta transmisioa balio erantsia garapena eta lurraldea

ETXALDE IDEKIAK

2021-09-14 12:55

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak sartze honetaz baliatu nahi du laborantza herrikoiaren modeloa konkretuki nolakoa den « erakusteko », gehiengoari. Ondorioz, publiko zabala bi etxalde idekietara gomitatzen du irailaren 20 eta 22an.

Hazkuntza eta produkzio desberdinetakoak, etxalde bakoitzak laborantza herrikoiaren hainbat gai ilustratzen ditu bere manerara, hala nola : etxaldeen transmitigarritasuna, banaketa, naturarekin lana, produktuen kalitatea, etab.

 

2021/09/20a, astelehena, 14.30, Itsasu

Instalazioa-transmisioa, lurralde bizi baten oinarriak

Aroztegia etxaldearen bisita. Ardi eta xerri hazkuntzan oinarritua den etxalde ttipi honetan, laborantza aktibitatea dibertsifikatzen eta enplegua sortzen jakin dute, baratzezain bat instalatuz. Duela urte bat, bi kide berri sartu dira etxaldean erretreta hartu zuten bi laborari ordezkatzeko. Heien lekukotasunak entzunen ditugu.

Helbidea : Aroztegia etxaldea, Basaburu, 64 250 Itsasu

Izen-emaitea beharrezkoa : 05 59 37 18 82

 

2021/09/22a, asteazkena, 14.30, Heleta

Agro-oihangintza : Hesiekin behiak eta laboraria pozik !

Ugo Arbelbide laborariaren etxaldearen bisita. Ugo 2019-an instalatu da, familiako etxaldean. Blondes d’Aquitaine arrazako behiak belarrean hazten ditu. Bere etxaldeko ateak idekiko dizkigu eta azaldu zergatik hesiak landatu dituen, joan den neguan.

Helbidea : Eiherazabalia etxaldea, 64 640 Heleta

Izen-emaitea beharrezkoa : 05 59 37 18 82

 

Osasun egoeraren gatik, lekuak mugatuak izanen dira.

 

EGITARAUA DESKARGATU

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

Bidelagun

Fede Pacha&Co
gora