Euskal Herriko Laborantza Ganbarak (EHLG) bere emaitza kanpaina berria 2023ko urriaren 16tik azaroaren 26ra eramanen du, TRANTSIZIOAK gaiaren inguruan.
Agroekologia, agro-oihangintza, etxaldeen autonomia garatzen dituzten laborantzaren eredu iraunkorrako trantsizioak sustatzea… hau da Euskal Herriko Laborantza Ganbarak Iparraldeko etxaldeetan eta lurralde mailan finkatu dituen eginkizunak, laborariak laborantza herrikoiaren oinarriak aplikatzen lagunduz.
Laborariak dira aktore nagusiak, etxaldeetan « egiten » dutenak. Guk haien praktikak hobetzen laguntzen ditugu, erosten dituzten gaietarik libratzeko eta klima aldaketaren ondorioeri egokitzeko.
〰️
Aurten zure beharra dugu ondoko hilabeteetan eramango ditugun proiektuak gauzatzeko :
Etxaldeak autonomia handiagoa ukaiten lagundu : EHLGk laguntza ekartzen die Euskal Herriko laborarieri kanpoko erosketen menpe ez egoiteko teknika eta tresnak plantan ezartzeko (ongarri trukatze edo salmenta, bio-ongarriak etxaldean fabrikatzea, belar-kentze mekanikoa, etab.) ;
Memento berean, laguntza horrek laborantza praktikak klima-aldaketari egokitzeko gakoak ekartzen ditu, aterabide alternatiboak proposatuz (alor hautuak egokitzea, pozoineri alternatibak atxemaitea, entseguak eramaitea, etab.) lurzoruaren bizitza eta biodibertsitatea errespetatzeko, ur-baliabidea babesteko, kontsumitzaileei kalitatezko produktuak eskaintzeko helburuarekin beti ;
Etxaldeak trantsizio energetikoaren bidea hartzen laguntzea, batez ere, zura eta egurra etxaldeetan balorizatuz eta
landatze edo berritze proiektuak lagunduz (hesiak, fruta-arbolak).
〰️
Klima, energia, ingurumena, elikadura eta gizarte erronkeri begira, laborantza herrikoiak erantzunak badituela segur gira.
Ipar Euskal Herriko laborariak trantsizio hauen aktore aktiboak dira.
Lurralde-erronkeri erantzuten dieten ekintza horiek gauzatzen lagundu nahi gaituzu ?
Trantsizio horiek eraikitzen laguntzeko molde bat da Euskal Herriko Laborantza Ganbararen lana emaitza baten bidez sostengatzea. Jakin ezazu ekarpen ttiki bakoitzak gure helburuak lortzen lagunduko gaituela.
Emaitza bat egiten ahal diguzu :
– linean (ordainketa segurua) >>
– edo laguntza-bonoa postaz bidaliz : bonoa deskargatu >>
EHLG laguntzea, Euskal Herriko laborantza herrikoia sostengatzea da, trantsizioan parte hartzea da.
Ez gehiago igurika, emaitza egin iezaguzu !
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545