2015eko urtarrilean, ELBko laborari talde batek Euskal Herriko Laborantza Ganbara sortu zuen, Euskal Herrian laborantza herrikoia garatzeko asmoarekin. Ondoko urtean, LURRAMA antolatzen du, elkartearen eta laborarien lana erakusteko toki bat sortuz.
15 urtez, jotake aritu da lanean, lan sail desberdinak bultzatuz eta segituz, hala nola laborantza politikak, etxaldeen balio erantsia, transmisioa, instalazioa tokiko garapena, Lurramaren konzepzioa eta antolaketa. Lurraldeko eragile dinamikoa da.
2020 urtean, Lurramaren 15. edizioa ospatu behar zen, baina krisia dela eta, urte berezia izanen da. Pentsalari, zientzialari, biztanleek aho batez aldarrikatzen dute, Dominique Bourg-ek erraten duena « gertatzen zaiguna ekosistemen suntsipenaren ondorioa da, eta planeta biziezina batera eramaten gaitu ».
EHLG gogoeta horrekin bat dator, eta lurraldeetako laborantzaren alde borrokatzeko kontzientzia hartu behar dela aldarrikatu nahi du, biztanleen elikadura sanoa bermatuko duen, eta lurra, ura eta bioaniztasuna errespetatuko duen laborantza.
Erronka garrantzitsu haueri begira, diskurtsotik ekintzetara pasatzeko ahala baduzu, Euskal Herriko Laborantza Ganbara eta LURRAMA-k segurtatzen duten lana sostengatuz, emaitza baten bitartez.
Laborantza herrikoia garatzen lagundu nahi gaituzu ? Zure sustengua beste manera batez erakusten ahal daukuzu
Egizu emaitza, orain ! HEMEN KLIK EGIN
Edozein duda izanez gero, 05 59 37 18 82 zenbakira dei gaitzazu.
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545