Gaur goizean, Urtarrilak 26, ENBA nekazal sindikatuak bere XXXII. Batzarra ospatu du Hernaniko Orona Fundazioaren egoitzan eta bertan elkartu da jende ugari, baserritarrak, lagunak, sektoreko eragileak eta herri agintariak (Xabier Lertxundi, Hernaniko alkatea, Xabier Arruti Gipuzkoako Lurralde Oreka Berdeko diputatua eta Bittor Oroz, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea ). Sarrerako salutaz gain ENBA nekazal sindikatuak elkarteko eta ENARO kooperatibako dirukontuak onartu ditu.
Batzarra formalki amaitu eta gero, BASERRITARRON LAGUNA Saria eman da, aurtengoan, bere seigarren edizioan, Joxe Mari Zeberio hautatu da, bere bizitza osoan egindako lan ikaragarria aitortuaz. Saridunaren aurkezpena, KONFEKOOPeko zuzendaria den Iñaki Nublak egin du, besteak beste, nekazal kooperatiben mugimendua suspertu eta indartzeko egindako lanak azpimarratuz.
BASERRITARRON LAGUNA sariaren ekitaldian J.M. Zeberioren senitarteko, lagunak eta herri ordezkariak izan dira, besteak beste, Arantxa Tapia sailburua eta Eider Mendoza diputatu nagusia.
Esan bezala, Joxe Mari Zeberiok, bere ibilbidean zehar helburu bakarra izan du: lehen sektorearen eta familia baserriarentzat etorkizun duinaren alde lanegitea. Helburu horrekin, Cándido Iturriaga eta María Dañobetitia Fundazioan jardun zen eta handik bultzatuta, baserritarren egituratzea bultzatu zuen bai sindikalgintzan bai kooperatiba edota gestio etxe dagokionean.
Baserria, baserritarrak eta beren familien duintasuna aldarrrikatzeaz gain, gogor jardun da heuren alde eta zerbait azpimarratzearren, 1999an Munduko Landagunea-Foro Rural Mundial sorreraren gidaritza eman zuen eta lanaren islada dugu gaur egun mundu osoko 35 miloi nekazarien ordezkari diren 51 eragilez osatutako sarea.
ML-FRM lan eskergaitzaren ondorioz Familia Nekazaritza kontzeptua eta aldarria nazioarteko agenda politikoan txertatu da eta horren ondorioz nahiz ONU nahiz FAOrekin aurrez aurreko harremana lortu da eta Familia Nekazaritzaren Hamarkada onartu zen 2017 urteko abenduan.
Saria banaketaren ekitaldi amaitu ostean, Iñaki Goenagak gaurkoari itxiera eman nahi izan dio nekazal jardueraren jasangarritasuna aldarrikatuz, beste alorretan bezala, jasangarritasun hiruikoitza izan behar duela gogoratuz; hau da: nekazal jarduera jasangarria izan behar du bai ekonomikoki bai ingurumenaren aldetik eta baita ere, sozialki.
Jasangarritasun sozialaren alorrean kokatu du Familia Nekazaritzaren defentsa, hau da, lurrealdean zehar barreiatuta gauzatuko den nekazal jarduera, makroustialekuen ereduaz urruti. Bide batez, jasangarritasuna sozialaren alorrean kokatu genuke ere, belaunaldi aldaketaren erronka.
Ingurumenarekiko jasangarritasunaren alorrean kokatu du, aspaldidanik, gauzatzen dugun mendiko nekazaritzaren eredua, natur baliabideak zaindu eta ondorengo belaunaldietara transmititzeko moduan lurra landuko duena.
Jasangarritasun ekonomikoa da, azkenik, Goenagaren ustean, jasangarritasun hirukoitzaren oinarria, nekazal jarduera ez baita jasangarria izango errentagarria ez bada.
Hain zuzen horrexegatik, jasangarritasun ekonomikoa oinarrizkotzat jota, urtean zehar, abeltzaintzako 3 azpisektore nagusietan jardun gara buru belarri (behi esnea, behi okela eta ardi esnea) baina, egiari zor, behi okela izan da, gure buruhauste nagusia, batez ere, ekoizpen kostu eta jasotako ordainaren arteko arrakala ikusita.
Hernani. 2024.01.26
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545