Asteroko buletina
Baratzea da nire irakasle gogokoena

Bizi baratzearen plaza

ENBA
Baserritar elkartea

Gipuzkoako baso-jarduera funtsezkoa da klima aldaketaren aurkako borrokan,baina, ENBAren iritziz, ezinbestekoa da haren bideragarritasun ekonomikoa bermatzea

2024-04-16 15:53

Gipuzkoako baso-jarduera funtsezkoa da klima aldaketaren aurkako borrokan,baina, ENBAren iritziz, ezinbestekoa da haren bideragarritasun ekonomikoa bermatzea

Gaur arratsaldean, Gipuzkoako Batzar Nagusietan eratua dagoen Baso Ponentziaren baitan, Gipuzkoako ENBAko bi ordezkari izan dira, Xabier Iraola Koordinatzailea eta Xabier Zubiaurre baso jabea.

Xabier Zubiaurre, Asteasun bizi den baserritarra, basoak ditu Asteasun bertan baina baita ere, Mendaro bere jaioterrian. Zubiaurrek, etxean duen artalde txikia, basoa eta kanpoko lana uztartzen ditu eta basogintzarako aitortzaz gain, baso jarduerarako etorkizuna ekonomikoa aldarrikatu du.

Bestalde, ENBAko koordinatzailearen esanetan, sindikatuak argi dubasoa baserriaren aldera ezineko elementua dela, eta bere bazkide gehienek, neurri ezberdinetan, basoa dutela, baserriaren dibertsifikazioa sostengatzen duen ezinbesteko elementua izanik.

Bere bazkideak, gehienak behintzat, nekazariak zein abeltzainak izan, baratzak eta soroak, abereak edo fruitarbolak dituzte, eta neurri batean behintzat, ia denek, basoa ere dute eta honenbestez, baserriaren errentagarritasuna, basoari ere lotuta doa.

Honenbestez, ez dugu ulertzen, nekazaritza eta abeltzaintza, eta basoa, baserriaren uztartu ezineko aldeak direnik. Denak uztartuta behar dute izan eta denek dira bestearen osagarri.

Basoaren barruko dibertsifikazioa

Gipuzkoako lurraldean, espezie ugari eta aldakorrak daude, baserriko egitura eta aukeren araberakoa baina baita ere, bai egurraren ekonomiaren gorabeherak eta klima aldaketaren dakarzkin aldaketen arabera eman diren ai aurrera egiteko.

Hori bai, argi utzi nahi izan dute, eta hala islatzen du, orain aste gutxi, Diputatuak azaldu zuen baso maparen aniztasuna eta Gipuzkoako lurraldean ez dagoela inongo arriskurik, batzuk, deitzen duten monolaborantzan erortzeko. Hostozabalak erdia dira eta koniferak beste erdia baina ez da 2 espezieak banatzen dutela lurraldea, apartadu bakoitzean espezie ezberdin mordoa baitago.

Gipuzkoako azalera: 197.838 hektarea

Gipuzkoako basoa: 142.893 ha (%72)

Gipuzkoako lurraldean dauden especie aniztasuna eta azalerak ikusteko: https://behatoki.eus/estatistikak/basogintza/

Kudeaketa da bidea abandonoari aurre egiteko

Gipuzkoan dauden baso espezie mordoari eutsi behar zaio, ENBAren ustean, baso aniztasuna eta oreka hori mantendu beharrean gaude, bai jabeen onerako bai gizarte osorako.

 

Basoak funtzio ezberdinak ditu eta baita ere helburu ezberdinak, nahiz ekonomikoa nahiz ingurumen alorrekoa eta argi izan behar dugu, basoaren alor ekonomikoa ez badugu bermatzen, gehiengo batean, jabetza pribatua denez, ingurumen alorra ere ahuldu eta galdu egingo dela.

Kudeaketa, helburu ezberdinetan, ingurumen helburuak zein egurra edo beste helburu ekonomikoak dituzten basoetan, kasu guztietan, baso kudeaketa da, orekaren bermea.

Abandonoak aurrera egiten ari da, Estatisketan Atlantiar Baso Misto bezala identifikatzen dena iada 19.000 hektarea suposatzen du eta, bere hedaketak, oso ondorio negatiboak suposatuko lituzke lurraldeko jendarterako, basoa eta lurraldea zikintzeaz gain, zikintzearekin batera , mendia biomasaz betetzen baita eta hori da, gure lurraldean nahi ez ditugun suteak zabaltzeko bermea.

Beraz, Gipuzkoa bezalako,populazioaren aldetik lurralde dentsoan, baso kudeaketa da, suteei aurre egiteko biderik egokiena, prebentzio lanik eraginkorrena.

  • Europako txostena: “El Centro común de investigación de la Comisión (JRC), en un informe sobre incendios en Europa, Oriente Medio y Norte de africa recoge que el año pasado ardieron más de 504.000 hectáreas, que provocaron unas mayores emisiones de CO2, según el informe, se produjeron 20 megatoneladas de CO2, lo que equivale a casi un tercio de todas las emisiones de la aviación internacional en la UE en un año.”

Etorkizunerako bideak

  • Basoak etorkizuna izan nahi badu, baso jabeek merezi duten aitortza eta babesa izan beharko lukete bai gizarte bai erakunde aldetik. Horrexegatik, behar beharrezkotzat jotzen dugu, baso kultura lurraldeko txikien artean sustatzea, eskolan nahiz kanpoan, baina beti ere, aurrez genion bezala, haur zein gazteei argi utzita, basoaren bi aldeak, ekonomikoa eta ingurumena, uztartu behar direla.
  • Basoa kudeatzeko azpiegiturak sustatu eta erraztu (bideak, parkeak, …)
  • Egurraren kontsumoa sustatu bai eraikin publikoetan bai eraikin pribatuetan laguntza publikoetan lehenetsiz.
  • Biomasa behar luke izan Gipuzkoako lurraldeko eraikin publikoetako berezko energia eta era horretara, bigarren mailako mozketen dinamika sustatu.
  • Egurra eta zuntzaren erabilpen berriak ikertu eta sustatuko duen erakunde-alor pribatuko elkarlana bultzatu behar da, bioekonomiaren estrategiaren baitan.
  • Karbono merkatua sustatzeaz gain, erakundeen onuraz gain, baso jabe eta baserritarren eskutara zabaldu behar dira karbono merkatuko onurak eta basoaren onura ekosistemikoak aitortza egin behar zaio erreforma fiskalaren bitartez.
  • Hostozabalen alorrean ere, merkatua arretatuko duen industria transformatzailea sustatu behar da.



atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora