Asteroko buletina
Zertarako zure alaba-semeei mirari bat esplikatzen saiatu, baratze bat landatzen jar ditzakezu eta

Bizi baratzearen plaza

ENBA
Baserritar elkartea

ENBAk, Gipuzkoako Ahaldun Nagusirako hautagai guztiekin ospatuko du MAHAINGURUA

2023-04-20 04:41

ENBAk, Gipuzkoako Ahaldun Nagusirako hautagai guztiekin ospatuko du MAHAINGURUA, lurraldeko lehen sektorearen oraina eta etorkizunaz hitzegiteko.

Gipuzkoako ENBAk, Maiatzaren 28ko Foru Hauteskundeak lurraldeko nekazariengan duten garrantziaz jabeturik, Batzar Nagusietara aurkezten diren alderdi guztieri luzatu diegu gonbita nekazaritza iharduera eta landa garapenari buruz eratu dugun MAHAINGURUAn parte har dezaten.

Mahainguruak Xabier Euzkitze izango du aurkezle eta moderatzaile lanetan eta gonbita onartu duten hautagai bakoitzak aukera izango du, nekazaritzarako eta landagunerako duen bere egitaraua agertzeko eta ondoren, politikari eta baserritarren arteko elkarrizketa zabalduko da, baserritarrek politikariei aurrez aurre galdetzeko aukera ezinhobea izanaz.

Mahaingurua, euskara hutsez ospatuko da eta Apirilaren 28an, ostirala, hauteskundeak baino hilabete lehenago ospatuko da Zizurkilgo Fraisoro Nekazal Eskolan, goizeko 11tatik eguerdiko 13,30tara.

Ekitaldia irekia da nahi duen edonorentzat baina interesa duen orok aurrez izena eman beharko du 943.650123 telefonoan edo gipuzkoa@enba.eus posta elektronikoan

 

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora