Asteroko buletina
Gariak esan zuen: ni bezalako belarrik ez da. Artoak erantzun zion: ni naizen lekuan goserik ez

Bizi baratzearen plaza

ENBA
Baserritar elkartea

ENBAk azken hilabeteotan distribuzio kateek daramaten esnearen prezioa jeisteko dinamika salatu nahi du.

2024-06-21 10:31

Azken urteotan, behin eta berriro ikusi dugun bezala, distribuzio kateen arteko lehia estuan, esnea erreferentzi esanguratsua izan ohi da eta orain arte, heuren arteko lehiaren erreferentzia gisara, esne osoa soilik hartu bada ere, azken hilabeteotako lehia, esne gaingabetura eta erdi gaingabetura ere zabaldu dute, horrek duen eraginarekin.

Ministeritzako esne kontsumoaren paneleko datuei erreparatuz gero, esne osoa kontsumitzen den esne guztiaren %30 da eta gaingabetua eta erdi-gaingabetuen artean gainuntzeko %70 osatzen dute. Beraz, esnearen prezioaz ari garenean, oso kontuan izan beharrean gaude, bai esne osoarekin baina baita ere, esne gaingabetua eta erdi-gaingabetuarekin. Ahaztu gabe, esnekiekin zer gertatzen den, bereziki, yogurrarekin.

Aurrez genion bezala, azken urteetan esne osoan ematen zen borroka apaldu egin da eta distribuzio kateen arteko borroka esne gaingabetu eta erdi-gaingabetura trasladatu da, lehendik osoa eta gaingabetuaren arteko alde txikia, haundituz eta sekulako arrakala emanaz. Horren islada da, azken egunotan LIDL kateak eginiko eskeintza basatia (esne gaingabetuaren litroa 0,73 eurotan jarriz) eta ahantzeko joera ikusten dugu, beste gainuntzeko kateetan, hala nola, ALCAMPO (0,76), EROSKI (0,80), MERCADONA (0,80), CARREFOUR (0,78) eta BM (0,78). Kasu batzuetan kate markan eta beste batzutan, lehen prezioko markarekin.

ENBA sindikatuaren ustean, jokabide honekin jarraituz gero, bai ala bai, abeltzainak jasotzen duen prezioak behera egingo du, iada baditugu horren adibideak mahaigainean, eta ENBAtik ez gaude prest, jokabide zoro hau onartzeko.

Hain zuzen horrexegatik, ENBAk dei berezia egiten die distribuzio kate guztiei eten dezatela jokabide zoro eta arriskutsu hau eta modu arduratsuan joka dezatela. Bide batez, dei egiten diogu Eusko Jaurlaritzari dei dezala esne mahaia gai hau jorratzeko eta azkenik, kontsumitzaileei helarazi nahi diegu horrelako jokabidek ekoizleen sektorea arriskuan jartzen dutela.

Azkenik, LIDL kateari dei egiten diogu, ekainaren 24tik 30erako iragarria duen eskeintza ez badu bertan behera uzten, ENBA sindikatuak mobilizazioak gauzatuko dituela bere denden aurrean.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora