ENBAk "abeltzaintza estentsiboa Agenda 2030 eta Itun Berdearen aurrean" jardunaldia antolatu du
2025-09-10 07:42
INTERESGARRIA! Abeltzainok naturan eta naturarekin bizi eta egiten dugu lana. Batzuentzat, naturaren suntsitzaileak gara, besteentzat naturaz baliatzen gara etekina lortzeko baina geuk jakin badakigu, naturari mesede egiten diogula, gure lurrak eta mendiak abereekin kudeatuz. Ikuspuntu ezberdinak daude eta horiek ezagutu eta landu nahi ditugu, irailaren 18an, osteguna, Zaldibiko GOIZANE zentroan egingo dugun goizeko jardunalditxoan. Zure partehartzea espero dugu. Azaldu eta ahal baduzu, etorri lagun edo auzokoarekin. Izena emateko, deitu 943.650123 edo idatzi gipuzkoa@enba.eus posta elektronikora.