Gaur goizean ENBA sindikatua, Bizkaiko eta Gipuzkoako presidenteak tarteko, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarekin bildua eskuartean zituzten hainbat gai jorratzeko.
Jaurlaritza eta lehen sektorearen arteko interlokuzioa hobetu eta sakontzeko bidean, Nekazal Politikako kontseilua biziberritzea eta baserritarren mobilizazioen ostean, euskal erakunde artean adostutako dekalogoaren jarraipen batzordea eratzea landu dute.
Bestalde, sektorea gaztetzeko estrategia eta familia nekazaritza indartzeko araudiak, elikagaien katearen legean sakontzea, distribuzioak bertoko ekoizpenei ematen dien tratamendua hobetzeko bidea (gehiegizko marjenak, deskontuak, rapelak, ...) otsoaren babesa egokitzeko beharra, energia berriztagarrien hedaoenaren aurrean nekazal lurrak babesteko plangintza eta azpisektore ezberdinetako plan sektorialak abian jartzeaz hitzegin dute.