Asteroko buletina
Ganderailu, sasoinaren berrigailu.

Bizi baratzearen plaza

ENBA
Baserritar elkartea

Abenduak 4, Euskadiko esne sektorearen topagunea

2024-11-12 13:28

ENBA nekazal sindikatuak esne sektoreak bizi duen egoerari buruzko jardunaldia antolatu du, esne ekoizle, eragileak, kooperatiba, esne industria eta merkatarien topagunea izateko asmoz.

Esne ekoizleak baserrian murgilduta bizi gara eta hain zuzen horrexegatik, ekoizleak eta ingurukoak elkartzeko aukera izan dezagun, jardunaldia antolatu dugu esne sektorearen atal ezberdinak landuz, hasi esne eta esnekien merkatuaren errealitatea eta aurrerako joerak, bertako kooperatiba eta industriaren ikuspegia, ekoizleek azken urteetan izaten ari diren garapen ekonomikoa (kostuak, prezioak, etb) eta laguntzen nondik-norakoa eta azkenik, esnea eraldatzeko hautua hartu dutenei leihotxoa zabalduz.

Jardunaldia abenduaren 4an, asteazkena, ospatuko da Zaldibiko GOIZANE zentroan eta honako egitaraua izango du:

 

- 09.30. SARRERA./ INICIO. Amaia Barredo / Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza sailburua

- 10:00 “Espainiako esnekien merkatua: azken urteetako bilakaera eta etorkizunerako perspektibak” / “El mercado de productos lácteos en España: evolución reciente y perspectivas de futuro. “ Francisco Sineiro y Jorge Santiso. ECOAGRASOC, Universidad de Santiago de Compostela

- 11:00. Bertaratuentzako tarte irekia / Turno abierto a los asistentes

- 11: 15. “Nola lehiatu daiteke tokiko enpresa bat egungo merkatuan? / ¿Cómo puede una empresa local competir en el mercado actual? Nerea Arroyo (KAIKU KM0) - Iñigo Aranburu (KAIKU Koop.)

- 11.45. Kafea

- 12:00 . “ Euskadiko esne sektorearen errentagarritasunaren bilakaera. Prezioak, kosteak eta laguntzak”. LURSAIL gestio etxeak /Evolución de la rentabilidad del sector lácteo vasco. Precios, costes y ayudas.” Centros de gestión LURSAIL

- 12:30. Bertaratuentzako tarte irekia / Turno abierto a los asistentes

- 12:45 “Esne sektorearen dibertsifikazioa: egungo egoera eta aurrera begirako perspektibak” Mahai ingurua / Mesa redonda: “Diversificación del sector lácteo: situación actual y perspectivas de futuro”

- Aritz Eizagirre / Xarrondo esnekiak

- Arantxa Goenaga / Goenaga yogurrak

- Iker Markinez / KAXOLA

- Josu Garaialde / HAZI

- Malen Sarasua / LEARTIKER

- 14:00. ITXIERA / CIERRE. Xabier Arruti / Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdeako diputatua

- 14:30. Luntxa

Jardunaldian parte hartu nahi duenak, leku mugatua denez, aurrez izena eman beharko du 943.650123 / gipuzkoa@enba.eus abenduaren 2a baino lehen.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora