Astelehenero 8:00etan zure epostan
Airearen kutsadura da gaur egun osasun publikoko arazorik garrantzitsuenetako bat, bai munduan, bai Euskadin. Izan ere, hilkortasun gehien eragiten duen bigarren faktorea da, 8 milioi heriotza baino gehiago maila globalean.
Hitzaldi honetan Europar Batasunean, Espainiako Estatuan eta Euskal Autonomia Erkidegoan arazoaren garrantzia aztertuko dugu. Airearen kutsatzaile garrantzitsuenen artean daude nitrogeno oxidoak, partikula mehe eta ultrafinak esekiduran, karbono monoxidoa, SO2, ozonoa, kutsatzaile organiko lurrunkorrak eta metal astunak. Europar Batasunak baimendutako gehieneko mailei eta Osasunaren Mundu Erakundeak aholkatutakoei buruz hitz egingo dugu.
Era berean, toxina horien iturri nagusiak zein diren zehaztuko dugu, batez ere errekuntzako ibilgailuen trafikoak eta hiriko beste iturri batzuek igorritakoak, eta kutsadura atmosferikoak eragindako patologien zerrenda gero eta zabalagoan sakonduko dugu.
Hizlaria: Antonio Palomar, medikua eta osasun-hezitzailea.
Antolatzailea: Sumendi
Laguntzailea: Ekologistak Martxan Bizkaia
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545