Astelehenero 8:00etan zure epostan
Yayo Herrero antropologo, ingeniari eta aktibistak bere liburu berria, ´’Metamorfosis. Una revolución antropológica’, aurkeztuko du datorren ostegunean, abenduaren 11n. Topaketan, Bilboko Ekoetxean (Pelota 5), Iñaki Barcena irakasle eta ikertzailearekin liburuari buruz hitz egingo du.
Gure egungo krisi ugarien eta ultraeskuinak eta Lurreko bizitzaren beste indar suntsitzaile batzuek ezartzen dituzten erantzun etsikorren aurrean, gure gizartearen erabateko eraldaketa sustatu behar dugu, benetako iraultza antropologikoa.
Ikaskuntzako, elkarrizketako eta bizitzako esparru guztiak barne hartzen dituzten politiketako prozesu komunitario parte-hartzaileen bidez, metamorfosi soziala bultzatu behar da, guztiontzako etorkizun justua bermatuko duena planeta mailan.
Yayo Herrerok, saiakera honetan, kapitalismo estraktibistaren bilakaera aztertzen du, eta, ikuspegi ekosozialetik, argudioak eta estrategiak zabaltzen ditu gauden galeraren kultura alde batera uzteko, eta gero eta gehiago beste mundu posible batera hurbiltzeko oinarriak ezartzen ditu.
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545