Ekologistak Martxanetik ekologismo soziala jorratzen dugu. Ingurumenaren arazoak, ekoizpen eta kontsumo ereduekin loturik daudela uste dugu, geroz eta globalizatuagorik dagoen mundu honetan; eta guzti honek, bestelako gatazkak sozialak eragiten ditu gure ikuspegitik: Iparralde eta Hegoaldearen arteko harremanak, desberdintasun sozialak...
Txema Garciak 'La maleta de Urdaibai' eleberria aurkeztuko du azaroaren 13an Barakaldon
2025-11-07 08:22
Etorkizunera bidaia, oraina prebenitzeko. 2036. urtea. Alderdiak “Museoa” eraiki du duela urte batzuk Urdaibaiko Biosfera Erreserban, proiektu hori herritarren gehiengoak errefusatzen duela alde batera utzi ondoren. Hala ere, dena ez dago galduta, eta zenbaitek uste dute Naturaren aurkako atentatu hau oraindik irauli daitekeela.
Premisa horretatik abiatzen da Txema García bere eleberri berria, “La maleta de Urdaibai”.
Obrari buruz hitz egingo dugu egilearekin. Halaber, Guggenheim Urdaibairen proiektuari eta Bizkaiko beste megaproiektu batzuei buruzko eztabaida izango dugu.