Baratzezaintza da ikasi, ikasi eta ikasi. Hori da ondo pasatzea. Beti ari zara ikasten.

Bizi baratzearen plaza

Ekologistak Martxan
Ekologistak Martxanetik ekologismo soziala jorratzen dugu. Ingurumenaren arazoak, ekoizpen eta kontsumo ereduekin loturik daudela uste dugu, geroz eta globalizatuagorik dagoen mundu honetan; eta guzti honek, bestelako gatazkak sozialak eragiten ditu gure ikuspegitik: Iparralde eta Hegoaldearen arteko harremanak, desberdintasun sozialak...

'Trena eta Klima' Estatu mailako V. Topaketa Basaurin izango da

2026-05-29 09:49

Sagarrak /Ekologistak Martxan taldearen ardurapean eta Tren Publiko, Sozial eta Iraunkorraren aldeko Estatuko Koordinakundearekin eta Klimaren aldeko Aliantzarekin lankidetzarekin Basaurin (Bizkaia) izango da Estatu mailako topaketa hau ekaineko lehenengo asteburuan.

Topaketak hiru eguneko iraupena izango du, ekainaren 5etik 7ra egingo da. Topaketa hauen antolakuntzan Euskadiko eta estatuko hainbat taldek parte hartu dute. Hainbat eztabaida-mahai izango dira; partehartzaileek mugikortasun iraunkorraren eta gizarte- eta ingurumen-jasangarritasunaren eremuetan erreferentziazko espezialisten hausnarketak entzun eta eztabaidatu ahal izango dituzte eta, aurreko edizioetan bezala, estrategiak planifikatzeko tailerrak izango dira.

2021ean sortu zen “Trena eta klima” kanpaina honetan hogeita hamar bat kolektibok hartzen dute parte.Ekologistak, sindikatuak, gazteak, desgaitasuna duten pertsonak, eta abarreko taldeak elkartu dira trenbideko garraioaren defentsan eta horrekin batera trenak ekar dezaken garapen soziala, ekonomikoa eta ingurumenaren alde.

“Trenak gizartearen eta lurraldearen orekan laguntzen duelakoan gaude.Trenak hiri haundietan baita landa eremuko herrietan mugikortasun- eta garraio-beharrak asetu ahal ditu. Landa eremuko herrietako biztanleria berreskuratzeko prozesuan oinarri bat izan daitekelakoan gaude ere. Pertsonak trenez bidaiatzea eta merkantziak trenez garraiatzea funtsezkoa izango da mugikortasun jasangarria sustatzeko eta, ondorioz, garraioak sortzen dituen gasen emisioak murrizteko”.

 

Fitxategia deskargatu

atzera
gora