Otsailak 5 asteazkenean, “Trantsizio energetikoa eztabaidan: aukerak eta arriskuak” izenburupean, Aitziber Sarobe (natur kontserbazionista) eta Mikel Otero (EH Bilduko legebiltzarkidea eta trantsizio ekologikorako arduraduna) hizlari arituko diren mahaingurua egingo da Donostian, arratsaldeko 7etan Groseko Okendo Kultur Etxean. Hori dela eta, mahaingurura biltzeko dei egiten dugu, hain zuzen ere trantsizio energetikoaren egungo eredua eztabaidan jartzeko. Jakina da, lurraren muga biofisikoak aintzat hartu eta sozialki justua izango den eredu baten oinarriak jartze aldera sistema energetikoa errotik aldatzea dagokigula. Galdera da, zalaparta handiz iragarri duten “trantsizio energetikoa” delakoa bide horretatik ote doan. Halaber, energia berriztagarrien proiektu handien auzian eta gigantismo industrialak ezaugarritutako soluzioei buruz dauden jarrera ezberdinen arrazoiak ezagutu eta eztabaida argigarri bati aukera eman nahi diogu. Une erabakigarri batean gaude eta eztabaida bultzatu behar da gure ustez.
Zuen parte-hartzea espero dugu beraz, baita deialdia zuen inguruan zabaltzea eskertu ere. Kartela atxikita doa.
Bestalde, otsailaren 27an, Urumeako Mendiak Bizirik herri-ekimenaren aurkezpena egingo dela iragarri dugu Okendoko Kultur Etxean. Solasaldi hortan Arano, Goizueta eta Hernaniko bizilagun taldeek, Urumeako mendietan Repsol eta Endesa enpresek bultzatzen dituzten makroproiektu eolikoei buruz informatuko dute.
Antolatzaileak: Satorralaia, Eguzki, Haritzalde eta Ekologistak Martxan.