Maiatz iluna eta bagil argia, urte guztiko ogia

Bizi baratzearen plaza

Ekologistak Martxan
Ekologistak Martxanetik ekologismo soziala jorratzen dugu. Ingurumenaren arazoak, ekoizpen eta kontsumo ereduekin loturik daudela uste dugu, geroz eta globalizatuagorik dagoen mundu honetan; eta guzti honek, bestelako gatazkak sozialak eragiten ditu gure ikuspegitik: Iparralde eta Hegoaldearen arteko harremanak, desberdintasun sozialak...

SOS: Astrabuduako hezegunea arriskuan!

2022-07-21 07:50

Auzokoa Herrikoi Elkarteak Astrabudua ibarreko hezegunearen egoera salatu du, arriskuan baitago, inguruko legez kanpoko baratzeetan eskuz ureztatu eta autobonbak erabiltzeagatik.

Euskal Autonomia Erkidegoak “kaltebera” gisa katalogatutako arrain arantzatsuaren habitata lehortzen eta suntsitzen ari dela deitoratu dute.

Ureztatzeak geldiarazteko premiazko ekintzak!

GURE HEZEGUNEA DEFENDA DEZAGUN!

 

atzera
gora