Asteroko buletina
Uztaileko arrabotsak laket ditu mahatsak.

Bizi baratzearen plaza

Ekologistak Martxan
Ekologistak Martxanetik ekologismo soziala jorratzen dugu. Ingurumenaren arazoak, ekoizpen eta kontsumo ereduekin loturik daudela uste dugu, geroz eta globalizatuagorik dagoen mundu honetan; eta guzti honek, bestelako gatazkak sozialak eragiten ditu gure ikuspegitik: Iparralde eta Hegoaldearen arteko harremanak, desberdintasun sozialak...

Sagarrak elkarteak ibilaldi gidatua antolatu du Arrigorriagako ingurune naturalean, Mendikosolo parkean eta Abrisketako San Pedro baselizan zehar

2024-04-17 09:41

Apirilaren 28an Arrigorriaga herria, Mendikosolo parkea eta Abrisketako San Pedro baseliza bisitatuko ditugu. Bizi garen lekuetatik gertu, balio natural eta historiko handiko ingurune txikiak daude, ezagutu, baloratu eta kontserbatu beharrekoak.

Bisita Arrigorriagako tren geltokian hasiko da eta lehenengo geldialdia ondoko parkean egingo dugu. Aurkezpenaren eta agurraren ondoren, gauden tokiaz, zuhaitz esanguratsuenez eta hiri-inguruneetako parkeen balioaz egingo dugu berba. Jarraian, Mendikosolorantz abiatuko gara, bidean geldialdi txiki bat egingo dugu inguru urbanizatu batean kokatutako harizti txiki batean.

Jarraian, Mendikosolo aldera igoko gara eta parkearen sarreran geldituko gara. Bere iraganaz eta balio naturalez hitz egingo dugu (landaredia, fauna), presa ondoko bidetik goazela. Ibilbidea Abrisketako San Pedro ermitan amaituko dugu. Bertan, leku honen historiaz eta inguru txiki honetan egindako azken ikerketez hitz egiteko aukera izango dugu. Leku honek inguruko mendi eta herrien panoramika ederra eskaintzen digu.

Oharrak:
Izen ematea behar-beharrezkoa da (kartela ikusi). Klikatu ondorengo loturan: https:/https://labur.eus/Lp2HG

Mendian ibiltzeko oinetako erosoak eta makila erabiltzea komeni da.
Mendikosolotik San Pedro ermitarako igoera zailtasun ertainekotzat jo dezakegu, baina dena gure ezaugarri pertsonalen araberakoa da.

Irteerako gidaria Eduardo Renovales da, Ekologistak Martxan taldeko kidea. Irteeran Malmasingo lagunak taldearen laguntza izatea espero dugu, Arrigorriagan lan historiko handia egiten duen taldea.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

Bidelagun

Fede Pacha&Co
gora