Asteroko buletina
Baratzea beti da galera multzo baten artean garaipen gutxi batzuk, bizitza bera bezala.

Bizi baratzearen plaza

Ekologistak Martxan
Ekologistak Martxanetik ekologismo soziala jorratzen dugu. Ingurumenaren arazoak, ekoizpen eta kontsumo ereduekin loturik daudela uste dugu, geroz eta globalizatuagorik dagoen mundu honetan; eta guzti honek, bestelako gatazkak sozialak eragiten ditu gure ikuspegitik: Iparralde eta Hegoaldearen arteko harremanak, desberdintasun sozialak...

Nafarroako dozena bat nekazari entitatek elikadura subiranotasunaren aldeko eta nekazaritza eredu industrialaren aurkako deia egin dute Nekazari Borrokaren Nazioarteko Egunean

2024-04-17 12:06

Datorren larunbatean, apirilaren 27an, Iruñean egingo den mobilizazio sozialerako deia egin dute, ehundik gora gizarte erakunderen babesarekin.

Apirilaren 27an, larunbatean, 17:30ean, Iruñeko Baluarte plazan egingo den mobilizazioan parte hartzeko deia egiten dugu Nafarroako ekoizle txikien hamabi elkartek, besteak beste: Baztango Zaporeak, Belardi, Habelarte, Plazara! Etxalde, EHKOlektiboa, Bizilur Nafarroa, Hazialdeko eta Ekoalde elkarteak; horiezgain, sektore sozialeko ehun erakunde baino gehiagoren babesa dugu, hala nola kontsumo arduratsuko taldeena, sindikatuena, lurraldearen defentsarako erakundeena, feministena, ekonomia sozialena, eta abar.

Apirilaren 17an, Nekazari Borrokaren Nazioarteko Egunean, salatu nahi dugu muturreko egoera bizitzen ari garela. Azken 20 urteotan Nafarroan nekazaritza sektorea erdira murriztu da, alegia, 14.000 ekoizpen baino gutxiago eta 2.300 nekazari baino gutxiago ditugu gaur egun. Desagertze horrek, funtsean, gure ekoizpen-ereduari eragin dio, hau da, ekoizpen txikienei, dibertsifikatuagoei eta lurraldeari lotuagoei. Esate baterako, agerian dago abeltzaintza estentsiboa eta artzaintza desagertzen ari direla eta, bien bitartean, makrogranjen eredua etengabe hazten ari dela, batez ere esnetarako behietan, txerrietan eta hegaztietan, beti ukuiluan dauden animaliekin.

Eredu intentsibo horrek ondorio larriak eragiten ditu landa-eremuan, ingurunean, baliabide naturaletan (mindaz kutsatutako ura edo lurzorua, adibidez), kliman eta abarretan; baita abeltzainen ganeurengan ere, bizirik irauteko hazkunde eta zorpetze etengabea izatera behartuak baitaude, horrela, txikiak desagertuz eta enpresa gero eta handiagoetan kontzentratuz, non nekazaritzako langileen esplotazioa ere handitzen ari den, horietako asko migratzaileak.

AN, COSTA edo UVESA bezalako nekazaritza-industriak eredu integratu hau bultzatzen du, non abeltzainek autonomía galtzen duten. Eta, gainera, ekoizpen horietako asko esportaziorako dira, txerriaren kasuan esaterako. Caparrosoko “Valle de Odieta” izeneko behitegia eredu horren izebergaren tontorra da, eta nekazaritza-politiken (Nafarroako Gobernuaren, Estatuaren edo Europar Batasunaren) funts publikoek lagunduta hedatzen ari da.

Gauza bera gertatzen da nekazaritzan ere; ekoizpen txikiak desagertzen ari dira eta lurra esku gutxitan pilatzen, ustiategi bakoitzeko azalera gehien duen Estatuko laugarren erkidegoa izateraino. Gainera, zabaltzen ari den ereduak ez du landa-enplegurik sortzen, ez du ingurunea zaintzen, ezta gure osasuna ere; alderantziz. Nafarroan erabiltzen diren pestiziden erabilera, batez ere, herbizidena hazten ari da eta gure herrialdean, tratatutako azalera bost aldiz biderkatu da azken urteotan.

Elikadura Subiranotasunaren Aldeko Manifestua

Ekoizpen-eredu horrek ez gaitu elikatzen eta ez gaitu elikatuko etorkizunean. Horregatik, Nafarroako 150 entitatek Elikadura Subiranotasunaren Aldeko Manifestua sinatu dugu, Nafarroan nekazaritzaren intentsifikazio prozesua gelditzeko proposamenekin. Bertan, eskala txiki-ertaineko, bidezko, dibertsifikatutako eta nekazaritza ekologikoko eredu bateranzko trantsizioa sustatzen da, batez ere tokiko merkaturatzera eta tokiko kontsumora bideratua, precio justuak izango dituena (bai ekoizleentzat bai kontsumitzaileentzat), kutsadura murriztuko duena, ekoizle txikiei lagunduko diena, burokrazia murriztu eta familiako nekazaritza-sektorearen eta landa-eremua desagertzea geldiaraziko duena. Proposamenen artean, honako hauek ditugu:

– Nekazaritza-lurrak babestea, batez ere energía berriztagarrien megaproiektuen, meatzaritzaren eta abarren aurrean.

– Abeltzaintza industrialek ustiategi berririk ez baimentzea, daudenak ez handitzea eta egungoak 2030erako %50 murriztea. Pestiziden, ongarri kimikoen eta antibiotikoen erabilera %50 murriztea eta tokiko kontsumorako lurraren %25 ekoizpen ekologiko bihurtzea.

– Aztarna hidriko txikia duten manejuak bultzatzea, hórrela, ureztatzearen hedapen irrazionala geldiaraziz.

– Merkaturatzeko bidelaburrak eta erosketa publikoa sustatzea, tokiko produktuarekin eta produktu ekologikoarekin.

– Higiene- eta osasun-araudia eskala txikiko ekoizpenetara egokitzea eta eraldaketa kolektiboko azpiegituraksustatzea.

– Industria-ustiategiak nekazaritza ekologikoko eredu baterako transizioa suspertzea, prestatzea eta laguntzea; eredu horri lehentasuna emateko laguntzak birbanatzeko aurrekontu nahikoaz hornitzea.

– Gobernantza Parte-hartzailerako Nekazaritzako Elikagaien Kontseilua sortzea inplikatutako eragile guztiekin, prozesu hori bultzatuko duen estrategia bat abian jartzeko.

Nekazaritzako mobilizazioak

Bestalde, errentagarritasun falta dela medio, nekazaritzaren sektorean azken boladan egin diren mobilizazioen aurrean, salatzen ari gara egoera hori politika neoliberalen, merkataritza askearen eta globalizazio ekonomikoaren ondorio dela, azken hamarkadetan mundo osoan aplikatu baita. Horiek dira, halaber, tokiko biztanleentzat elikagaiak ekoizteari utzi eta agro negozioak kontrolatutako merkatu global espekulatibora bideratutako salgaiak ekoiztearen erantzuleak; ondorioak dira nekazaria mundo osoan etengabe desagertzea eta bizitza (eta lurrari lotutako nekazaritza) ahalbidetzen duten baliabide naturalak suntsitzea, bai hemen, bai planetako veste leku batzuetan.

Nekazari Borrokaren Nazioarteko Egun honetan, Nafarroako gizarteari esaten diogu beharrezkoa dela nekazaritza-politikak eta kontsumo-ohiturak aldatzea, bizitza erdigunean jarriko duen nekazaritzako elikagaien sistemaren alde eginez. Neurri horiekin batera, merkataritza-politika koherenteak ezarri behar dira, merkataritza libreko akordio guztiak geldiaraziz (Mercosur, con Zelanda Berriarekin, eta abar) eta merkatuak arautuz, modu horretan, ekoizleek bidezko prezioak kobratu ahal izan ditzaten eta ekoizpen-kostuen azpitik saltzea debekatu dadin.

Azkenik, kontsumitzaileei eskatzen diegu beren erosketarekin eredu hori babes dezatela tokiko produktuak, agroekologikoak, ekoizpen txikikoak, merkataritza txikian eta kanal laburren bidez erositakoak aukeratuz; izan ere, itotzen gaituen katearen beste katebegia elikadura banatzaile handiak baitira.

Orain, inoiz baino beharrezkoagoa da landa-hiriarteko aliantzak eraikitzea, baita lurra zaintzen duen sektore ekoizlearen, kontsumitzaileen, administrazioen eta gizarte osoaren artean ere, behar dugun trantsizio agroekologikoa egiteko, elikaduraz ari baikara, eta horrek guztioi eragiten digu.

Ekiteko unea delako, denok kalera apirilaren 27an.

 

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora