Astelehenero 8:00etan zure epostan
Eusko Jaurlaritzak berandu baino lehen onartu nahi duen Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialari (LPS) ezezkoa adierazteko eta honi aurre egiteko sortu den LPS HONI EZ! dinamika aurkeztu da. Dinamikaren ordezkariek adierazi dutenez, LPS hau onartu bezain pronto epaitegietara eramateko konpromiso irmoa hartu dute.
Dinamikako kideen arabera LPS honek eskala handiko parke eoliko eta fotovoltaikoen hedapen masiboa bultzatzen du, eta horrek mendi-gain eta landa eremuen suntsiketa ekarriko du. Nabarmendu dutenez, planak ez ditu herritarren ongizatea eta ingurumenaren babesa bermatzen, baizik eta energia berriztagarrien negozioarekin irabaziak lortzen dituzten enpresa handien interesak lehenesten ditu.
LPS HONI EZ! dinamikaren iritziz, ez da berria gure lurraldeak gutxi batzuen interes ekonomikoen eta espekulazioaren menpe egotea. Oraingo planak ere, aurkeztu den aurreproiektuaren arabera, enpresa energetiko handiek interes espekulatiboetarako ateak zabalik uzten ditu.
Dinamikako kideek gogorarazi dute lurraldearen antolaketak bi helburu nagusi izan beharko lituzkeela:
Balio ekosistemiko, kultural eta sinboliko handiko eremuak babestea, eta
Guztion ongizate kolektiboa hobetzeko baldintzak sortzea.
Horren arabera, aurkeztutako LPSak kontrako norabidean egiten duela salatu dute, eta interes espekulatiboetan oinarritutako diseinu enpresarial baten ordez interes ekologiko eta sozialetan oinarritutako planifikazioa behar dela.
Dinamikak adierazi duenez, LPSa aldaketa klimatikoaren aurkako neurri gisa aurkezten bada ere, planaren edukiek erakusten dute ez dagoela benetako borondaterik krisi ekologikoari eta klimatikoari aurre egiteko neurri eraginkorrak hartzeko. Azpimarratu dutenez, berriztagarrien hedapen masiboak ez du zalantzan jartzen gaur egungo kontsumo eredua, eta energiaren eskaera gero eta handiagoaren logikan kokatzen da.
Horrez gain, LPSaren diseinu eta onarpen prozesuaren izaera antidemokratikoa salatu dute. Herri mugimenduek adierazitako oposizioari, erakunde zientifikoen irizpideei eta
aurkeztutako 4.000 alegaziotik gora kontuan hartu gabe egin dela aurrera ohartarazi dute.
Era berean, LPSaren aurreproiektuan marraztu den “lurralde egokien” mapak barne hartzen ditu Jaurlaritzak berak ingurumen inpaktu larriagatik atzera bota behar izan dituen zenbait proiekturen kokalekuak.
Dinamikaren ustez, ez dago LPS hau justifikatzen duen inolako arrazoirik; kontrakoa, atzera bota beharko litzateke. Politika immobilismoaren testuinguruan, herri eragileei dagokiela erantzutea eta tamaina honetako ofentsibaren aurrean antolatzea nabarmendu dute.
Horregatik, LPS HONI EZ! dinamikaren bidez, LPS onartzear dagoen honi aurre egiteko eta herritarren interesak defendatzeko konpromisoa berretsi dute. Helburua argia da: plana auzitara eramatea eta auziaren salaketa kalera eramatea modu zabal eta bateratuan.
Gaur gaurkoz, dinamika zenbait norbanakok eta hurrengo taldeek osatzen dutela jakinarazi dute:
Agrupación Electoral Ribera Baja Bizirik
AHTrik EZ Arabako Haranak
Aiaraldeko Mendiak Bizirik
Amasamendi Bizirik
Araba Bizirik
Arabako Errioxa Bizirik
Arabako Mendiak Aske
Argantzun Horrela Ez
Asociación Vecinal Larreineta Funicular (Trapaga)
Barakaldo eolikorik ez
Barakaldo Naturala
Baserritar Bilgunea
Biharko Lautada
CGT Araba
Eguzki Talde Ekologista
Ekologistak Martxan
Enkarterri Bizirik
Enkarterrin Makroeolikorik Ez
Errezil Bizirik
Euskal Herria Bizirik
Euskal Herriko Kontseilu Sozialista
Horrela Ez Badaiotz
Horrela ez Valdegovia
Junta Administrativa de Arzubiaga
Junta Administrativa de Durana
Junta Administrativa de Margarita
Makatzak Arratiako Ekologista
Naturkon
Otsoaren Taldea
Proiektu Honi Ez (Arratzua-Ubarrundia)
Sañu Bizirik
Sagarreta Natur Taldea
SOS Margarita
Uribeko mendiak Jagon (Sosollube)
Urkabustaiz Babestuz
Urumeako Mendiak Bizirik
Zalla Bai
Zuia Bidean
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545