Astelehenero 8:00etan zure epostan
• Ekologistak Martxan taldeak mende laurdena darama Nafarroara ingurumenari buruzko pentsalari handiak hurbiltzen
• Aurtengo ekimenen artean aipatzekoak dira Paca Blanco aktibista madrildarraren bisita, gerrari eta patriarkatuari buruzko hitzaldiak, eta Las Cañas aintzirara bisita (Viana).
• Aurtengo edizioa azaroaren 6tik 28ra egingo da
Ekologistak Martxanek, Lizarrako Merindadean erreferentzia den elkarte ekologistak, mugarri historiko bat ospatzen du aurten,Azaro Ekologikoa programaren 25. edizioarekin. Programa aitzindaria da Nafarroan, ingurumen arloko hausnarketa, eztabaida eta hezkuntzarigunea eskaintzen baitio.
Aurtengo edizioa azaroaren 6tik 28ra burutuko daeta, Lizarraz gain, Vianan ere jarduera bat ospatuko da. Landuko diren ideien artean, planeta organismo bizi gisa, militarismoa eta patriarkatua, aktibismoa bizimodu gisa etabiometanizazioanabarmentzen dira, besteak beste. Hitzaldietan gonbidatu desberdinak izango ditu,Paca Blanco aktibista madrildarra edo Carlos de Castro Valladolideko Unibertsitateko irakasleabezala.
Egitaraua
Ekitaldia azaroaren 6an, osteguna, arratsaldeko 19:00etan izango da JoséMaríaLacarra liburutegi publikoan, Paca la Brava liburu autobiografikoaren aurkezpenarekin, Paca Blanco aktibista eta Marta Ros kultur aktibista eta ResistenciaPoética taldearen presentziarekin.
Liburuak Blancoren bizitza errepasatzen du, “injustizia mota guztien aurrean, norberarenak eta besterenak, aurre egiten eta oldartzen den emakumea; prekarietatea, diktadura frankista, indarkeria matxista eta kapitalismoaren indarkeriak zeharkatzen duen bizitza izan duena”.
Azaroaren 7an, ostirala,Teoria Gaia: Planeta organismo gisa ulertzeko ikuspegi globala hitzaldia izango da., 19:00etan, Fray Diego kultur etxean, Carlos de Castro Carranza Valladolideko Unibertsitateko Fisika Aplikatuko irakasle eta energian espezialista den doktoreak eta mundu-sistemaren modelatuak emana.
De Castrok zientzia biologikoen paradigma aldaketa defendatzen du, lurra izaki biziduna delako ideian sakonduz, atmosferaren, ozeanoen eta litosferaren konposizioa erregulatzeko gai dena. Ikuspegi organizista berri honek inplikazio biologiko, filosofiko, etiko eta ekonomikoak ditu.
Ostiralean, azaroak 14, 18:00etan, Charles Chaplinen TheGreatDictator (1940) filma proiektatuko da Fray Diego kultur etxean. Komedia politiko, humanista eta antibelizistaren klasiko bat da.
Zikloak asteazkenean, azaroak 19, jarraituko du La Bota peñan, biometanizazioari buruzko hitzaldi batekin, 19:00etan, Sustrai Fundazioaren eskutik.
Larunbatean, azaroak 22, Vianako Las Cañas urmaela bisitatzeko aukera egongo da, Xabi Elizalde biologoak gidatuta. Irteera 10:00etan izango da Lizarrako autobus geltokitik.
Zikloa azaroaren 28an amaituko da, ostirala, La Bota peñan 19:00etan Gerratearen erroak. Militarismo eta patriarkatuahitzaldia emango du Marta Pascualek. Marta Pascual irakaslea da eta Ekologistak Martxan, Klimaren aldeko Feministak eta M8ko Batzordean aktibista. Ondoren, 21:00etan, urteroko afari ekologista egingo da Botan. Izena emateko 647117801 telefonora dei daiteke.
25 urteko eztabaida, bokazio globalarekin
2000. urtean sortu zenetik, Lizarrako Azaro Ekologikoak elkarrizketa publikoa sustatu du Foru Erkidegoan, jasangarritasuna, klima-aldaketa eta justizia soziala bezalako funtsezko gaiei buruz, tokiko abiapuntu batetik, baina bokazio globalarekin.
Bestalde, Lizarrako elkarteak 45 urte baino gehiagoko ibilbidea egin du, lehenik Lizarraldeko Batzar Ekologista gisa eta, ondoren, Lizarraldeko Ekologistak Martxan talde bezala. Uraren, Montejurrako defentsaren edo Los Llanos parkearen inguruko borrokak landu ditu, gaur egun eregaurkotasuna dutenak.
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545