Kilkirra udaran kantari, neguan hotzak dardari

Bizi baratzearen plaza

Ekologistak Martxan
Ekologistak Martxanetik ekologismo soziala jorratzen dugu. Ingurumenaren arazoak, ekoizpen eta kontsumo ereduekin loturik daudela uste dugu, geroz eta globalizatuagorik dagoen mundu honetan; eta guzti honek, bestelako gatazkak sozialak eragiten ditu gure ikuspegitik: Iparralde eta Hegoaldearen arteko harremanak, desberdintasun sozialak...

Iritsi da ISF – MGIren mintegiaren XXVI. edizioa, 'Trantsizio Ekosozialerako Garapena, Lankidetza eta Teknologiak', Ekologistak Martxan taldearen laguntzarekin

2025-09-11 07:00

Iraila iritsi da eta, ohi bezala, ISF-MGItik Garapena, Lankidetza eta Trantsizio Ekosozialerako Teknologiei buruzko mintegiaren edizio berri bat abiarazi dugu.

Euskal Herriko Mugarik Gabeko Ingeniaritza (ISF-MGI), UPV/EHUrekin batera, Giza Garapena, Lankidetza eta Trantsizio Ekosozialerako Teknologiei buruzko Mintegia antolatu du Online, (ibilbide eta kasu praktikoekin osatuz). Bizkaiko Irakaskuntza Teknikoetan Garapenerako Sentsibilizazio eta Hezkuntza proiektuaren esparruan eta Bilboko Udalaren laguntzarekin.

Jardunaldi hauen bidez, mintegiaren planteamendua Trantsizio Ekosozialari eta Garapenerako Lankidetzari buruzko oinarrizko elementuak eskaintzea da, eta dauden desberdintasunen panoramari buruzko kontzientzia kritikoa sortzea, genero-desberdintasuna eta arazoak barne, bai Hego Globaleko, bai Ipar Globaleko herrialdeetan.

Horretarako, jendarte zibileko eta Bizkaiko Lankidetzako erakundeetako hainbat ordezkarik parte hartzen dute. Parte hartzeko eta eztabaidatzeko metodologiekin saioak planteatzen dituzte, genero-ikuspegia agerian jartzen dute eta planteatutako gaietan sakontzeko material osagarria ere jasotzen dute.

8Ikastaroa garapenerako lankidetzarekin zerikusia duten oinarrizko ezagutzak eskuratu nahi dituzten edozein formakuntzatako pertsonentzat da, eta Gradu Bukaerako Lana Jendarte Eraldaketarekin lotutako eremuetan egin nahi duten ikasketa zientifikoetako ikasleentzat interes bereziko saioak izango ditu.

XXVI. edizioa 2025ko azken hiruhilekoan egingo da, urriaren 3tik azaroaren 28ra, ostiralero. Saio horiez gain, ibilbide, txango eta saio praktiko bana egingo dira jardunaldietan landutako gaiak sakontzeko.

 

Saioetako bat Artxandako ibilbide ekologikoa izango da, urriaren 18an, Ekologistak Martxan taldearen laguntzarekin eta Eduardo Renovales bere gida naturalistaren eskutik, jardunaldietan landutako gaietan sakontzeko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu mintegiaren webgunea:

https://euskadi.isf.es/mintegia/?lang=eu

Kokapena

Aurten, mintegiko aurrez aurreko saioak Ingenieritza Goi Eskolan egingo ditugu. Torres Quevedo plaza 1ean dago, 48013an (Bilbo). Hementxe duzu mapa bat gu aurkitzeko!

Iristeko modu desberdinak daude:

  • Metroan: San Mameseko metro geltokitik.
  • Trenez: handik minutu batzuetara Renferen geltokia dago San Mames inguruan.
  • Kotxez: ez dizugu gomendatzen autoz etortzea, gertu aparkatzea zaila baita, baina irtenbide posible bat eskaintzen dizugu. 9 minutura, oinez, Olabeagako aparkalekuan utz dezakezu autoa, Urgozo kalean, TAOrik gabe

 

atzera
gora