Astelehenero 8:00etan zure epostan
Interkonexio Elektrikorik Ez plataformatik, dei egiten diegu herritar guztiei Mungiako jaiak direla eta egingo den manifestazioan parte hartzera, Gatikatik Mungiarako bidea eginez. Aurten inoiz baino gehiago, indarrak inposatutako, beharrezkoa ez den eta herrian bizitza hondatuko duen proiektu baten aurka protesta egiteko egiten dugu.
Abiadura handian aurrera doan obra da, kaltetutako jendeari entzun gabe bultzatua eta dagoeneko gure ingurua eraldatzen ari dena. Gatikan estazio bihurtzaile erraldoi bat eraikitzen ari dira, biztanleen bizi kalitatea aldatuko duen instalazio ikaragarria. Horrez gain, Gatikan, Jataben eta Lemoizen ere ari dira zangak irekitzen kableatuaren ibilbidean zehar, eta azken herri horretan ere hasi dira kableak itsasora ateratzeko prestaketa lanak. Hedabide gehienak horren alde daude, baina ahotsa altxatu nahi dugu: oker dabiltza. Hori sustatzen duen enpresak gezurra esaten du sistematikoki, benetako inpaktuak ezkutatzen ditu eta promesa hutsak plazaratzen ditu justifikaezina justifikatzeko. Panorama horren aurrean, ez dugu itxaropena galdu nahi, eta gurea dena defendatzen jarraituko dugu.
Gainera, duela gutxi, Europako Batzordeak Natura 2000 sarean sartu du Jaizkibel – Capbreton itsas eremua, biodibertsitate apartekoa baitu. Euskal kostaldearen aurrean 1.500 km²-ko azalera du, eta babestutako espezieak ditu, hala nola izurde handia eta funtsezko ekosistemak, hala nola arrezifeak eta itsaspeko leizeak. Erabaki horrek are gehiago indartzen du gure ingurua zuzenean mehatxatzen duten megaproiektuen aurrean babesteko beharra. Ulertezina da, babes adierazpen ofizial horren ondoren, orain eremu hori bera 400.000 volteko lau kablerekin zeharkatu nahi izatea, 2 GW-ko bi zirkuitu, izaki bizidun ororentzat kaltegarriak izango diren eremu elektromagnetikoak sortuko dituztenak. Ekosistema ez ezik, Europako ingurumen-politiken koherentzia ere arriskuan jartzen duen kontraesan nabarmena da.
Guzti honengatik aurten berezia izatea nahi dugu eta manisfetazio bat baino gehiago izateko, eguna Gatikan hasiko da herri bazkari batekin 14:00tan, borroka kolektibo honekin bat egitera deituak sentitzen diren pertsona guztiei irekia. Gainera, Landetan ezagutu genituen bi lankideren presentzia oso berezia izango dugu, nazioarteko konpromiso, ausardia eta elkartasunaren adibide biziak:
Beraien presentziak argi erakusten du borroka hau jada ez dela lokala bakarrik, baizik eta partekatua, nazioartekoa eta sakonki giza eskubideen alde egiten duena. Hain urrutitik gurekin etortzeak ikusarazi beharko liguke hemen defendatzen duguna sinestarazi nahi digutena baino garrantzitsuagoa dela.
Manifestazioa 18:30ean irtengo da Gatikatik eta 19:30ean iritsiko gara Mungiara, bertan elektro-txaranga bat izango dugu zain kaleak jai giroan zeharkatzeko.
20:00etan Txoznetara iritsiko gara eta bertan agurtzeko ekitaldia egingo dugu eta banderak, pegatinak eta gure auziari buruzko informazioa banatuko ditugu.
Jardunaldi hau duintasun, batasun eta borroka partekatuaren adierazpen argia izatea nahi dugu, jai giroan baina sakonki aldarrikapen giroan.
Etorri Gatikatik Mungiara! Interkonexio Elektrikorik ez. Herriak bizirik nahi ditugu.
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545