Asteroko buletina
Uztailean gariak ebaki, horrek zer poz duen nekazariak daki.

Bizi baratzearen plaza

Ekologistak Martxan
Ekologistak Martxanetik ekologismo soziala jorratzen dugu. Ingurumenaren arazoak, ekoizpen eta kontsumo ereduekin loturik daudela uste dugu, geroz eta globalizatuagorik dagoen mundu honetan; eta guzti honek, bestelako gatazkak sozialak eragiten ditu gure ikuspegitik: Iparralde eta Hegoaldearen arteko harremanak, desberdintasun sozialak...

Ikuspegi plural, kritiko, ekologiko eta sozialetik energia arazoari buruzko gogoeta egiteko jardunaldiak hasiko dira Iruñean

2023-03-15 11:29

“Transizio energetikoa: Topaketak ikuspuntu anitz, kritiko, ekologiko eta sozialetik” Jardunaldiak

Poligono berriztagarri handiak garatzeko ereduaren aurkako kolektiboen koordinatzailea den Nafarroako Energia Eraldatzen /Transformando la Energia de Navarra NEE/TENek, zeinaren partaide baita Ekologistak Martxan, NUPekin elkarlanean, trantsizio energetikoa birpentsatzeko bigarren jardunaldiak antolatu ditu. Topaketa hauetan, energia arazoari buruzko gogoeta egin ahal izango dugu, ikuspegi plural, kritiko, ekologiko eta sozial batetik.

Jardunaldiak aurkezteko, NEE/TENek honako hau dio: berotze globalaren ondorioak minimizatzeko presak arintze-estrategia azkarrak hartzera garamatza, eta horiek guztiak isuriak murrizteko premia larriarekin dute zerikusia. Jardunaldi hauetan, honako galdera hauek jorratuko ditugu: energia fosila ordezka dezakeen energia-eredu berriztagarri baterako trantsizioa posible ote den; trantsizioa azkar gauzatzeko muga fisikoak, geologikoak edo teknologikoak ote dauden; modu ekologikoan egitea posible ote den, biodibertsitateari eragin gabe, edo eredu honek, zentral handiak (eolikoa, eguzki-energia, biomasa, eta abar) ezartzean datzanak, biztanleria osoarentzako energia-horniduraren gizarte-beharrei erantzuten dien, inor atzean utzi gabe. Eta, batez ere, planteatzen direnez gain, estrategia eta alternatiba eraginkorragoak ote dauden.

Ikusten dugun bezala, jardunaldiak gaur egun dugun arazo handienetako bat aztertzen saiatuko dira, energia-hornidurarena, alegia. Orain arte, energia fosilek klima-aldaketaren arazo handia sortu dute. Baina, gainera, agortzen ari dira. Beste energia-iturri batzuetarako beharrezkoa den trantsizioa, ordea, energia iturriok dituzten mugak kontuan hartu gabe planifikatzen ari dira. Sustrai Erakuntza fundazioak hainbat aldiz hitz egin du arazo horiei buruz, eta batez ere, El nuevo boom de las energías renovables en Navarra. Situación, impactos y propuestas alternativas txostenean. Sustrai Erakuntzak aktiboki lagundu du jardunaldi hauek antolatzen, NEE/TENen barruan.

Jardunaldietan, esparru hauetan erreferentzia diren pertsonek parte hartuko dute, eta haien ikuspuntu pertsonala, plurala eta zientifikoa eskainiko digute. Jardunaldietako hizlariak, datak eta non egingo diren honako hauek dira (ponentziak online jarraitzeko aukera ere egongo da, sare sozialen bidez adieraziko da nola):

Martxoaren 16an, osteguna, 17: 00etan, Sario eraikineko 04 aretoan (NUP, Sadar kalea z/g).
Posible al da proposatzen duten bezalako energia berriztagarrietarako trantsizioa?
Antonio Turielekin (presentziala).
Fisika eta Matematikan lizentziatua, Fisika Teorikoan doktorea eta ikertzaile zientifikoa CSICeko Itsasoko Zientzien Institutuan. Informazio gehiago bere dibulgazio-blogean.

Martxoaren 21ean, asteartea, 19: 00etan, Sario eraikineko 04 aretoan (NUP, Sadar kalea z/g).
Ba al dago lehengai nahikorik proposatzen duten transiziorako?
Alicia Valero (online parte hartuko du) eta Antonio Aretxabala (presentziala).
Alicia Valero ingeniari kimikoa da Zaragozako Unibertsitatean. TU Berlinen, Tolosako Paul Sabatierren eta British Geological Surveyn ikasi zuen. Informazio gehiago.
Antonio Aretxabala geologo ikertzailea da, Zaragozako Unibertsitatearekin kolaboratzen du. Informazio gehiago bere dibulgazio-blogean.

Martxoaren 24an, ostirala, 17: 00etan, Sario eraikineko 04 aretoan (NUP, Sadar kalea z/g).
Lurzoru sozialaren eta ingurumen-sabaiaren artean. Bizitza onari buruz Antropozenoan.
Carmen Madorránekin (presentziala). Filosofia irakaslea da Madrilgo Unibertsitate Autonomoan eta Humanitate Ekologikoen Ikerketa Taldearen koordinatzailea (GHECO). Informazio gehiago.

Martxoaren 25ean, larunbata, Garesen dauden eskala txikiko energia berriztagarriko proiektuak bisitatuko ditugu:

  • 10:00etan Vinculo Etxean, Kale Nagusia 105, parte hartze tailerrak: “Konponbide bila”.
  • 12:00etan, Vinculo etxetik abiatuta, ibilbide energetikoa GaresEnergiarekin. GaresEnergia taldeak klima-aldaketaren mehatxuaren harira tokiko ekonomia eta ekonomia zirkularra dinamizatzeko eta tokiko ekintza-planak bultzatzeko palankari eragiten dio.
  • 13:30ean, aperitiboa Julian Mena plazan.

Bisita horretara joateko autobus bat antolatu da. 9:15etan aterako da NUPeko kiroldegiko aparkalekutik, Erreniega mendatetik Gareseraino joateko. Zure plaza erreserbatzeko, 8 euroren truke, idatzi mezu elektroniko bat salvemoseguesibar@gmail.com helbidera edo deitu 638 74 13 60 telefonora.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora