Astelehenero 8:00etan zure epostan
LAN EDERRA, EDERLAN!
Gutun hau hasi nahi dut konbentzimendu batekin: nik uste dut gaur egungo bizimodua hobetu dezakegunok soilik geu garela, gizakiok, gehi erakundeak, gizarte mugimenduak. Hala eta guztiz ere, gure aurrean aurkariak daude, “lobbyak” (ekonomikoak, ideologikoak…), aldi berean, hortxe daude politikoak, askotan legeak egiten dituzte aurpegia zuritzeko edo boteretsuen interesetara makurtzeko.
Arrasaten adibide ona daukagu, oso garbi ikus dezakegu nola goiko politikari eta alderdi politiko asko enpresa kutsatzaile batera makurtzen diren. Ederlan enpresa eta kooperatibak, (enpresa eta lobby ideologikoa) duela hamarkada batzuetatik POZOITZEN gaitu, eta dirudienez ez dago gu eta natura kutsatzeari uzteko modurik.
Lantegi honetan gertatzen dena hobeto azaltzeko hiru zutabetan banatuko ditut:
1/ Lantegi honek bere produktuak egiterakoan kea, hautsa, kedarra eta erretxinaren usaina sortzen ditu.
2/ Lantegi honek 19 emisio puntu ditu, eta bat ere ez dago egokituta, ez dutelako ipini iragazkirik, eta ematen du nagusiak ez daudela prest hori egiteko. Aldi berean, esan beharra daukat (nire iritziz horrela delako), bazkideak arazoen parte direla eta ez konponbidearena.
3/ Zutabe honetan administrazio publikoak aipatu behar ditut. Oso nabarmena da lantegi honek biztanleria pozoitzen duela, beraz, zergatik Ingurumen eta Industria Sailek uzten dute hori gertatzen? Eusko Jaurlaritzak zergatik ez du neurririk jartzen, enpresek isurketa kutsagarririk ez sortzeko?
Zer da garrantzitsuena, onura ekonomikoa, lanpostuak ala pertsonen osasuna? Lehena izaten bada, lan ederra egiten duzue, Ederlan!
Piter Encinas Arrasateko Ekologistak Martxango kidea
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545