Asteroko buletina
Azaroko eguna, argi orduko iluna

Bizi baratzearen plaza

Ekologistak Martxan
Ekologistak Martxanetik ekologismo soziala jorratzen dugu. Ingurumenaren arazoak, ekoizpen eta kontsumo ereduekin loturik daudela uste dugu, geroz eta globalizatuagorik dagoen mundu honetan; eta guzti honek, bestelako gatazkak sozialak eragiten ditu gure ikuspegitik: Iparralde eta Hegoaldearen arteko harremanak, desberdintasun sozialak...

Hidrogenoaren arrastoa: ur-kontsumoa, energia berriztagarria eta praktika kolonialak

2024-04-08 10:16
  • Globalizazioaren Zorraren Behatokiak (ODG, gaztelaniaz), Ecologistas en Acción taldearekin lankidetzan, hidrogenoaren merkatuaren garapena, harreman geopolitikoak, finantzaketa-mekanismoak eta proiektuek lurraldean dituzten inpaktuak aztertzen ditu.
  • Uraren eta energia berriztagarrien kontsumo masiboa, eta praktika neokolonialen ugalketa hego globaleko herrialdeekin, eskala handiko ezarpenean hautemandako inpaktuetako batzuk dira.
  • ODGk eta Ecologistas en Acción taldeak etorkizuneko proiektuen kokalekuak bisitatu zituzten Tarragonako Campen, Andorran eta Monzonen (Aragoi), Muskizen (Euskadi) eta Torrelavegan (Kantabria), tokiko erakundeen eskutik balizko inpaktuak ezagutzeko.
  • Euskal Herrian, ikerketan elkarrizketatutako talde ekologistek Petronorren hidrogeno-proiektuen bidezko garbiketa berdea salatu dute. Lurraldearen beharrekin bat datorren plangintza eta dimentsionamendua eskatzen dute.

 

Gaur egungo krisi klimatikoaren testuinguruan, erakundeak trantsizio energetikoa bultzatzen ari dira, CO₂-ren (Karbono dioxidoa) emisioak murrizteko eta, beraz, Parisko Akordioaren helburuak betetzeko. Trantsizio horren ezaugarri nagusia ekonomiaren deskarbonizazioa da, ekoizpen-sektoreen elektrifikaziotik igarotzen baita, energia berriztagarri ez-konbentzionalak, fotovoltaikoak eta eolikoak eskala handian ezarriz.

Sektore guztiak ez dira elektrifikagarriak, eta hor sartzen da jokoan hidrogeno berdea, trantsizio energetikorako beharrezko eta funtsezko elementu gisa.

 

Europa, hidrogeno bila planetaren inguruan

Europar Batasunak  2030ean hidrogeno gehien kontsumitzen duen munduko eskualde bihurtu nahi du. Europako Batzordearen arabera, Europak 20 milioi tona beharko ditu deskarbonizazio-premia asetzeko. Kopuru horren erdia hirugarren herrialdeetatik inportatu nahi da.

Inportazio-akordioak Hego Globaleko herrialdeekin harreman berriak ezartzeko edo daudenak sendotzeko erabili nahi dira, erregai fosilekin egin dituen praktika neokolonialak errepikatuz. Adibide bat Txile da, zeinarekin Europar Batasunak egungo merkataritza akordioa modernizatu duen, trantsizio berderako beharrezko elementuak barne, hidrogenoa eta lehengai kritikoak kasu.

Finantzaketa publikoa funtsezko elementuetako bat da energia-proiektuetarako, horiek eraikitzea errazten duelako eta horiek bultzatzen dituzten enpresa pribatuen arriskuak murrizten dituelako. Europar Batasunaren kasuan, 25.000 milioi euro baino gehiago jarri ditu hidrogeno-proiektuetarako sortutako finantzaketa-mekanismoen eskura. Orain arte, energia-enpresa handiak eta hidrogenoa erabiliko den sektoreetakoak izan dira onuradun nagusiak.

 

Klimaren, gizartearen, lurraldearen eta generoaren gaineko eraginak lurraldean

Hidrogeno-proiektu aktiboak eskala txikikoak edo fase pilotukoak dira gaur egun, eta horrek zaildu egiten du eskala handiko proiektuei lotutako inpaktuen irismena zehaztea. El rastro del hidrógeno’ txostenean, Tarragonako Campeko Konplexu Petrokimikoa, Endesako Hidrogeno Berdearen Proiektua eta Andorrako (Teruel) Katalina I, Monzoneko Hidrogeno geologikoaren Aztarnategia, Hidrogenoaren Euskal Korridorea eta Torrelavegako H2 Besaya bezalako proiektuek eragin ditzaketen inpaktu klimatikoak, sozialak, lurraldekoak eta generokoak aztertu dira ikuspegi ekofeministatik.

Tokiko erakundeek hautemandako eragin nagusiak uraren eta energia berriztagarriaren kontsumo handiari buruzkoak dira, bai eta megaproiektu industrialetako gastua lehenesteari buruzkoak ere, inbertsio sozialagoei eta komunitarioagoei dagokienez.

Euskal Herrian, Hidrogenoaren Euskal Korridorearen barruan, Repsol-Petronorrek 2,5 MW-eko elektrolizagailua garatu du Muskizko findegian. 100 MW-ko elektrolizagailu handiago baten lehen fasea da, Bay of Biscay Hydrogen proiektua, Europako Batzordearen funtsak jasoko dituena IPCEI funtsen bidez.

Elkarrizketatutako kolektiboek (besteak beste, Ekologistak Martxan, Greenpeace, Gas No Es Solución sarea, Gatikako Interkonexio Elektrikorik Ez! plataforma, Euskal Gune Ekosozialista, Bilboko Juventud por el Clima/Fridays for future eta ESK sindikatua) proiektuak hobeto dimentsionatzea eta lurraldeko errealitateetara bideratu ahal izatea eskatzen dute. Hidrogenoaren Euskal Korridorearen barruan proiektu asko daude, batez ere Petronorren findegiko zerbitzuetara bideratuak, eskualdeko eragile ekonomiko handienetako bat baita. Enpresa hori izango litzateke inbertsioen onuradun nagusia; izan ere, laguntza horiek instalazioen bizitza luzatzea ahalbidetuko dute, ekoizpen-eredua eta izateko arrazoia planteatu gabe. “Erregai fosilen gainbeherari aurrea hartuz, Petronor dibertsifikatzen eta enpresa txikiak sortzen ari da, munduko inork baino hobeto egiten dakien estrategia erabiliz, hau da, Eusko Jaurlaritzari dirua ateratzea”, balioetsi du Ekologistak Martxan-ek.

Txilen, Latinoamerikan hidrogeno berdea ekoizten duen herrialde nagusian, Chango Herriko komunitate indigenek hartzen dituzte proiektuen eraginak, eta kostaldeko biodibertsitateari eragiten diote instalatuko diren hidrogeno berdearen proiektuak urez elikatu nahi dituzten gatzgabetzaileek.

Hori izan da ODGk Txile iparraldean 2022ko azaroan egindako landa-lanaren emaitza eta OGDk eta Ecologistas en Acción Espainiako Estatuan 2023ko abenduan egindakoa.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora