Asteroko buletina
Martxoko trumoiak berrogei eguneko ekaitza.

Bizi baratzearen plaza

Ekologistak Martxan
Ekologistak Martxanetik ekologismo soziala jorratzen dugu. Ingurumenaren arazoak, ekoizpen eta kontsumo ereduekin loturik daudela uste dugu, geroz eta globalizatuagorik dagoen mundu honetan; eta guzti honek, bestelako gatazkak sozialak eragiten ditu gure ikuspegitik: Iparralde eta Hegoaldearen arteko harremanak, desberdintasun sozialak...

Haurren eta Gazteriaren Ministerioaren txostenaren balorazio positiboa egiten dugu digitalizazioak adingabeen artean dituzten ondorio kaltegarriei dagokionez

2024-12-17 09:53
  • Gizarte, hezkuntza, familia eta ingurumen arloko erakundeek balorazio positiboa egin dute Haurren eta Gazteriaren Ministerioaren Espainiako Adituen Batzordearen txostenari buruz, digitalizazioaren ondorio kaltegarriak adingabeengan islatzen baititu oinarrian.
  • Sinatzaileek dei egiten dute “haurren eta nerabeen babesgabetasuna areagotzen duen” egungo politikak aldatzeko, pantailen eta digitalizazioaren aurrean babes neurriak lehenetsiz.
  • Oso beharrezkoa eta premia handikoa ikusten dute pantailen erabilera atzeratzea eta arduraz aztertzea, haurren osasuna, ikaskuntza, garapena, pribatutasuna eta ingurumen soziala zein ekologikoa babesteko.

Eskola Osasungarria kanpainak (Ecologistas en Acción-en baitan) eta Mugikor Gabeko Nerabezaroa Sareak (Estatu mailan 30.000 familia baino gehiago batzen dituen mugimendua, smartphone goiztiar eta disruptiboei aurre egiteko bilduak) eta Off Eskola ekimenak, balorazio positiboa egin diote Haurren eta Gazteriaren Ministerioaren babespean Espainiako Adituen Batzordeak egindako txostenari, izan ere, dokumentua lehen urrats bat da adingabeengan digitalizazioaren ondorio kaltegarriak onartzeko bidean.

Erakundeek eta ekimenek pozik hartu dute txostenak bat egiten duelako Europako beste txosten eta gomendioekin, bai eta psikologia eta pediatria arloetako osasun elkarteekin ere. Era berean, txalotzen dute dokumentuak garrantzia ematea zientzia alorreko adostasun zabala islatu izanari: gailu digitalen eta sareen esposizioa faktore disruptibo argia dela haurren eta nerabeen garapenean.

Erakunde sinatzaileentzat, printzipio nagusietako bat den prebentzio-printzipioa ez da aplikatu teknologia digitala haurrengan zabaltzerako garaian, batez ere osasun, hezkuntza eta ingurugiroaren arloei dagokienez. “Lehenago iritsi ez bagara ere dagoeneko sortutako kalteak saihesteko, adituen batzordearen txostena inflexio puntu bat izan daiteke adingabeen babes eraginkorrerako prozesuan”, adierazi dute.

Era berean, dei egiten dute “egungo babesgabetasun politika” aldatzeko. Politika horrek, zuzenean edo zeharka, haur eta nerabeen bizitzetan pantailak eta sareak modu goiztiar, egoki erregulatu gabean eta oinarri psicopedagogikorik gabean sartzea ahalbidetu du, industriaren interesei ateak irekita utziz. Gainera, ez du kontuan hartzen bio- bateragarritasuna eta hezkuntza-zentroetan ezarpenak sortzen duen ingurumen inpaktu larriak, ezta ikasleen pribatutasunaren urraketa ere.

Horren guztiaren aurrean, eta aipatutako txostenaren edukiari helduta, Ecologistas en Acción, Mugikor Gabeko Nerabezaroa taldeak eta Off Eskolak politika hauek ezartzea ezinbestekotzat jotzen dute:

  • Osasun eta arreta esparruan protokoloak aplikatzea, teknologia digital adiktiboen sarrera goiztiar eta disruptiboek eragindako kalteak prebenitzeko eta artatzeko.
  • “Konpetentzia digitala” kontzeptua berriro formulatzea hezkuntza esparruan, hau lantzeko pantailen erabilera ezinbestekoa ez dela argi utziz.
  • Familien eta haurren eskubideak sustatzea kalitatezko eta jasangarritasuneko hezkuntza bat izateko, gailu digitalen (pribatuak edo ikastetxekoak) eta wifiaren esposizioan oinarritu gabe eta datuak industria digitaleko plataformetara eman gabe.
  • Lehen smartphone-a emateko adina atzeratzearen aldeko kanpainak instituzionalki babestea, gutxienez 16 urtera arte.
  • Profesional eta familien artean kontzientziazio kanpainak garatzea, haurren artean “erabilera arduratsua” delakoaren mitoa deuseztatzeko eta teknologiaren esposizioak dakartzan efektu kaltegarriak aztertzeko. Aldi berean, etapa horietan bizi-esperientzien garrantzia azpimarratzea.
  • Haurrak eta nerabeak sare sozialen eraginpean egotetik salbu mantentzea (tabakoaren keatik libre dauden moduan), gutxienez 16 urte bete arte mugatuz haien sarbidea.
  • Eduki kaltegarrietatik eta algoritmo adiktiboetatik adingabeak babestea.
  • Teknologia digitala neurrian eta modu bio-bateragarri, jasangarri, etiko eta kritikoan erabiltzen irakastea, pribatutasuna bermatzeko eta osasuna zein gure planeta babesteko.

Sinatzaileak:

  • Ecologistas en Acción-en Eskola Osasungarria kanpaina.
  • Madrilgo Mugikor Gabeko Nerabezaroa Elkartea (ALMM).
  • Catalunya-ko Adolescència Lliure de mòbils.
  • Galiziako Adolescencia Libre de Smartphones.
  • Eskola Off ekimena.
atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

Bidelagun

Fede Pacha&Co
gora