Astelehenero 8:00etan zure epostan
Berrarmatzearen eta genozidioaren aurka, Eragozpen Fiskala Gastu Militarrari
Hego Euskal Herriko lau herrialdetan errentaren kanpaina (PFEZ) iristearekin batera, #EragozpenFisklala kanpaina bultzatzen dugun kolektibook gastu militarraren aurkako desobedientzia zibilera dei egiten dugu. Militarismora bideratutako gure zergen zatia Euskal Herriko mugimendu sozialak indartzera desbideratzea proposatzen dugu.
Gerra, genozidioa eta faxismoa finantzatzen dituzten gure zergak feminismoaren, etxebizitza eskubidearen, lan eskubideen, komunikazio alternatiboaren, eskubide soziale, ekologismoaren, ekonomia sozialaren, pertsona migratuen eskubideen… alde lan egiten duten ekimen autogestionatuetara desbideratzea proposatzen dugu.
Horretarako, bulego sare bat jarri dugu abian, eta tutoretza-bideoak, #EragozpenFiskala bidez, gastu militarrari PFEZaren aitorpena egitea errazagoa izan dadin.
Informazio guztia: www.eragozpenfiskala.org webgunean eskura duzue,
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545