Asteroko buletina
Lorarik ederrena, maiatzeko antxobia

Bizi baratzearen plaza

Ekologistak Martxan
Ekologistak Martxanetik ekologismo soziala jorratzen dugu. Ingurumenaren arazoak, ekoizpen eta kontsumo ereduekin loturik daudela uste dugu, geroz eta globalizatuagorik dagoen mundu honetan; eta guzti honek, bestelako gatazkak sozialak eragiten ditu gure ikuspegitik: Iparralde eta Hegoaldearen arteko harremanak, desberdintasun sozialak...

Eskerrik asko guztioi Aste Nagusian Bizizaleak Konpartsa Ekologistaren txosnan parte hartzeagatik!

2022-09-01 07:00

Oso egun bereziak eta jarduera handikoak izan dira, baina merezi izan du. Aste Nagusi hau sekulakoa izan da, parte-hartze handia eta giro ikusgarriarekin. Dena posible izan da konpartseroen laguntzari esker, zuen laguntza eskaini duzuelako dena primeran atera zedin. Eskerrik asko guztioi Aste Nagusian Bizizaleak Konpartsa Ekologista txosnan parte hartzeagatik!

Festen aurreko eguna txosna muntatzeko lanarekin hasi genuen. Sormen handiko lana izan zen, eta jende askok parte hartu zuen:

Eta txupinaren egunean… Primeran pasatu genuen!

Astean zehar, Bilboko Konpartsek eta Triangunean antolatutako ekintzetan ere topera parte hartu genuen:

Eta Aste Nagusiko edizio bakoitzean bezala, gure sukaldaritza-jakintza eskaintzen diegu eguneroko lehiaketa gastronomikoei:

Gauez, desmelenatu ginen…

Baina gauza on guztiek amaiera ere badute… eta txosna desmuntatu genuen giro onean…

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora