Asteroko buletina
Euliak behera begira jartzen dira sanbartolomeak ezkero.

Bizi baratzearen plaza

Ekologistak Martxan
Ekologistak Martxanetik ekologismo soziala jorratzen dugu. Ingurumenaren arazoak, ekoizpen eta kontsumo ereduekin loturik daudela uste dugu, geroz eta globalizatuagorik dagoen mundu honetan; eta guzti honek, bestelako gatazkak sozialak eragiten ditu gure ikuspegitik: Iparralde eta Hegoaldearen arteko harremanak, desberdintasun sozialak...

Ekologistak Martxan-ek salatu du duela aste batzuk Barakaldon landatutako hainbat zuhaitz bandalizatu egin direla

2024-04-22 12:56
  • Gaur jakin da martxoaren 2an BECen inguruan landatu ziren 8 ale ere bandalizatu egin direla
  • Erakunde ekologista Barakaldoko Udaleko Ingurumen Sailarekin harremanetan dago gertatutakoa argitzeko eta konponbideak bilatzeko

 

Astelehen goiza albiste txarrekin iritsi zen Barakaldon. Ekologistak Martxan-ek jakin du martxoaren 2an BECen inguruan landatu zituzten 8 haltzari bandalizazioa egin zaiela. Hainbat erakundek eta elkartek parte hartu zuten ekintza horretan, “Hiri berdeagoak eta osasungarriagoak denontzat” lelopean.

Hilabete eta erdi geroago, joan den larunbat gauean, Ekologistak Martxan-eko taldeak jasotako informazioaren arabera, haltzei eraso egin zieten eta erdibitu egin zituzten, erantsitako argazkietan ikus daitekeen bezala. Ekologistak Martxan-eko kide Javier Vazquezek nabarmendu duenez, “zuhaitzak suntsitzea autoeraso ekintza bat da, zuhaitz bakar batek 3 pertsonentzako airearen kalitatea hobetzen baitu“. Ekologistek kontzientziarako deia egiten dute; “izan ere, bizirik iraun nahi badugu, burua izan behar dugu eta, aldi berean, gu babesten gaituen ingurune naturala babestu behar dugu“.

Goizean goizetik, erakunde ekologista Barakaldoko Udaleko Ingurumen Sailarekin eta Alba Delgado zinegotziarekin harremanetan egon da, gertatutakoa ahal den neurrian argitzeko eta konponbideak bilatzeko. Ekologistak Martxan-ek argi dauka: “gure ingurua eta bertako biztanleak babesten jarraituko dugu, eta ahalegin guztiak egingo ditugu laster berriro jartzeko“.

Erakunde ekologistak EAEko hainbat udalerritan bultzatzen dituen birnaturalizazio proiektuen ildotik, dohaintza-kanpaina bat abiarazi da, Bizum sistemaren bidez, landaketen gastuei aurre egiteko eta “gure aztarna konpentsatzen eta gure hiriak berdeago jartzen jarraitzeko“, nabarmendu du Vazquezek. Kanpainaren xehetasunak Ekologistak Martxan-eko sare sozialen bidez jakin daitezke.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora