Urdaiak maiatz luzeak daramatza

Bizi baratzearen plaza

Ekologistak Martxan
Ekologistak Martxanetik ekologismo soziala jorratzen dugu. Ingurumenaren arazoak, ekoizpen eta kontsumo ereduekin loturik daudela uste dugu, geroz eta globalizatuagorik dagoen mundu honetan; eta guzti honek, bestelako gatazkak sozialak eragiten ditu gure ikuspegitik: Iparralde eta Hegoaldearen arteko harremanak, desberdintasun sozialak...

Ekologistak Martxan-ek eta Bizizaleak Konpartsa Ekologistak Israelekin elkarlanean diharduten produktu eta enpresen boikota eraman dute Barakaldoko Karmenetara

2025-07-11 12:33
  • Uztailaren 12tik 20ra bitartean Barakaldon ospatzen dira Karmenak, ekologistek jai eredu inklusiboa, jasangarria eta ingurumena errespetatzen duena aldarrikatzen duten jaiak.
  • “Ez izan genozidioaren konplize. Jaietan ere, Boikot Israel eta bere laguntzaileak” lelopean, Bizizaleak Konpartsa Ekologistak Israelekin kolaboratzen duten produktu eta enpresei boikota egiteko deia egin du, Palestinako herriaren genozidioaren konplizeak baitira 

Iaz, Ekologistak Martxan-ek bere 25. urteurrena ospatu zuen, eta Barakaldoko Karmenetan txupinera izendatu zuten. Talde ekologistak, duela hamarkada batzuetatik herriko jaietan presente dagoenak, gizartearen eta giza garapenaren eredu ekitatibo, solidario, ez-kontsumista eta naturarekiko errespetuzkoa den baten defentsa irmoa egiten du, betiere herritarren parte-hartze aktibo eta zuzenetik abiatuta.

Konpartsa ekologistak, gainera, jai-eredu jasangarria eta ingurumena errespetatzen duena defendatzen du. Besteak beste, Ekologistak Martxan – Bizizaleak Konpartsa Ekologistak jaietan hondakinak murriztearen aldeko apustua egin du, gero eta material berrerabilgarri gehiago erabiliz, eta arreta berezia jarri du horretan. “Gure aztarna ekologikoa ahalik eta gehien murriztea eta gure jai herrikoiez gozatzea ez dira bateraezinak, nabarmendu dute ekologistek.

Festen gozamenean ere sartzen da herri palestinarrarekiko konpromisoa. Horregatik, Bizizaleak Konpartsa Ekologista, “Ez izan genozidioaren konplize. Jaietan ere, Boikot Israel eta bere laguntzaileak” lelopean ,Israelekin bat egiten duten produktu eta enpresei boikota egiteko deia egin du. Horregatik, talde ekologistaren txosnan Euskola kontsumitu ahal izango da, CocaCola eta Pepsi marken alternatiba gisa, besteak beste.

Jai eta aldarrikapen esparru horretan, Bizizaleak konpartsak hainbat ekintza antolatu ditu, hala nola kontzertuak, txotxongilo-antzerkia, arropa bakeroa birziklatzeko tailerra, lehiaketarik gabeko partaidetza- eta sormen- kirolak edo mus azkarreko txapelketa historikoa. Aurten, gainera, 3 bizikleta zozketatuko dira Bizizaleak txosnan (igandean 13, asteazkenean 16 eta igandean 20).

Konpartsa ekologistak, gainera, ahalik eta jai inklusiboenen alde egin du, eta, horregatik, Bizikletaz, adinik eta oztoporik gabe kanpainako trizikloak kalera aterako ditu, adinekoei eta mugikortasun urriko pertsonei lagunduz jai-giroaz gozatzen duten bitartean. “Jaiak guztientzat dira, edo ez dira“, nabarmendu dute ekologistek. Zerbitzu hau eskatzeko, nahi dutenek Bizizaleak konpartsaren txosna kontsulta dezakete.

Jai inklusiboak, errespetuzkoak, alaiak eta, nola ez, ekologistak!

GORA BARAKALDOKO KARMENAK!

atzera
gora