Agorrilak ontzen, buruilak biltzen

Bizi baratzearen plaza

Ekologistak Martxan
Ekologistak Martxanetik ekologismo soziala jorratzen dugu. Ingurumenaren arazoak, ekoizpen eta kontsumo ereduekin loturik daudela uste dugu, geroz eta globalizatuagorik dagoen mundu honetan; eta guzti honek, bestelako gatazkak sozialak eragiten ditu gure ikuspegitik: Iparralde eta Hegoaldearen arteko harremanak, desberdintasun sozialak...

Ekologistak Martxan-ek belatz handia ezagutzera gonbidatzen du Iñigo Zuberogoitiaren eskutik

2023-11-23 11:17

Ekologistak Martxan-eko Natura Ingurunearen Batzordeak topaketa interesgarria antolatu du Iñigo Zuberogoitia Biologia Zientzietan doktore eta Icarus Ingurumen Azterlanen Natura Ingurunearen arloko zuzendariarekin.

Zuberogoitiak ‘El halcón peregrino’ liburua aurkeztuko du datorren asteazkenean, azaroak 29, Bilboko Ekoetxean. Aurkezpen hau aitzakiatzat hartuta, bertaratzen direnek Bizkaian bizi diren espezie ikusgarri honen aleak sakonki ezagutu ahal izango dituzte.

27 urtez Bizkaiko belatz handiaren populazioari jarraipena egin diogu. Urte hauetan, habiak erroldatzetik norbanako bakoitzaren nortasunarekin lotutako alderdiak argitzera igaro gara, ale bakoitzaren bizi-historiak lortuz. Horrela, liburua Bizkaiko belatzen biologiaren, ekologiaren eta portaeraren ezagutza xehearen oinarri horretatik abiatzen da, eta azken mende erdian mundu osoan egindako argitalpen zientifiko eta dibulgatzaileekin zabaltzen du.

Liburuak monografiko baten alderdi klasikoak aurkezten ditu, baina garrantzi berezia ematen die banakoei eta bikotearen zereginari, gutxitan hartzen baita aintzat. Gainera, liburuan belatzen azterketaren eta jarraipenaren energia transmititzen saiatzen da, idazketa-estilo oso pertsonal baten bidez.

  • Antolatzailea: Ekologistak Martxan Bizkaia
  • Laguntzailea: Bilboko Udala
atzera
gora