Asteroko buletina
Landareak oxigenoa ematen digute, birikei eta arimari.

Bizi baratzearen plaza

Ekologistak Martxan
Ekologistak Martxanetik ekologismo soziala jorratzen dugu. Ingurumenaren arazoak, ekoizpen eta kontsumo ereduekin loturik daudela uste dugu, geroz eta globalizatuagorik dagoen mundu honetan; eta guzti honek, bestelako gatazkak sozialak eragiten ditu gure ikuspegitik: Iparralde eta Hegoaldearen arteko harremanak, desberdintasun sozialak...

Ekologistak Martxan-ek airearen kalitatea bermatzeko epe laburreko planak ezartzeko eskatu die 100.000 biztanletik gorako euskal udalei

2023-03-21 09:54
  • Airearen kutsadurak Espainian 10.000 heriotza goiztiar baino gehiago eragiten ditu urtean, eta zifra horrek sei aldiz biderkatzen du errepideko hilkortasuna
  • Udalei eskatzen diete epe laburrera jarduteko tresnak sor eta/edo egokitu ditzatela, kutsadura atmosferikoaren punten aurrean.

Ekologistak Martxan-ek eskaera bat erregistratu du 100.000 biztanletik gorako EAEko udaletan, epe laburrera kutsadura atmosferikoaren aurrean jarduteko planak betetzeko eskatuz. Airearen kalitatea hobetzeari buruzko 34/2023 Errege Dekretuaren arabera, plan horiek “100.000 biztanletik gorako autonomia-erkidegoek eta udalek egin beharko dituzte, baldin eta substantzia kutsatzaile nagusientzat ezarritako alerta-atalase berrietakoren bat gainditzeko arriskua badago”.

Ecologistas en Acción taldeak egindako Espainiako Estatuan airearen kalitate txarreko gertakariei aurre egiteko protokoloak txostenean adierazten zen bezala, “epe laburreko protokoloak aplikatzea premiazkoa eta beharrezkoa da”; izan ere, Carlos III.a Osasun Institutuak eta Osasun Ministerioak berriki egindako azterlanen arabera, “airea kutsatzea 10.000 heriotza goiztiar baino gehiagoren erantzule da Espainian, urtero”. Zifra horrek sei aldiz biderkatzen du trafiko-istripuen hilkortasuna, eta, beraz, “agerikoa da epe laburreko osasun-inpaktua”.

Hiriguneetako kutsadura gehiena trafikotik datorrenez, eta gehienbat autoetatik, erakunde ekologistaren ustez, kutsadura murrizteko neurriak “automobilaren erabilera mugatzera bideratu behar dira, aldi berean autoaren abiadura eta erabilera murrizten duten eta garraio publikora eta motorizatu gabeko garraiobideetara mugitzeko beharra bideratzen duten ekintzekin, hala nola bizikleta edo oinezko desplazamendua”. Emisio Txikiko Eremuak ezartzea bezalako neurriak norabide horretan bideratzen dira, baina 2023ko urtarrilaren 1etik ezartzea derrigorrezkoa den arren, eremu horiek oraindik ez daude mugatuta eta aktibo EAEko 50.000 biztanletik gorako udalerrietan.

Ekologistak Martxan-ek nabarmendu du gaur egun “dozena bat administraziok baino ez dutela tresna hori (jarduteko protokoloa) kutsadura atmosferikoaren puntei aurre egiteko”. Horregatik, udalei eskatzen diete “tresna horiek lehenbailehen jartzeko, edo, izanez gero, Estatuak ezarritako gutxieneko erregulaziora egokitzeko”.

 

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora