Bizitza osorako zoriontasunaren bila bazabiltza, baratze bat zaindu

Bizi baratzearen plaza

Ekologistak Martxan
Ekologistak Martxanetik ekologismo soziala jorratzen dugu. Ingurumenaren arazoak, ekoizpen eta kontsumo ereduekin loturik daudela uste dugu, geroz eta globalizatuagorik dagoen mundu honetan; eta guzti honek, bestelako gatazkak sozialak eragiten ditu gure ikuspegitik: Iparralde eta Hegoaldearen arteko harremanak, desberdintasun sozialak...

Ekologistak Martxan Barakaldok eta Garapen Iraunkorrari eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko UNESCO Katedrak (UPV-EHU) proposatutako BEC ingurua birnaturalizatzeko proiektua abian jarri da

2026-03-31 10:18
  • Elkarte ekologistak bi landaketa arrakastatsu egin zituen BECen 2024an eta 2025ean
  • Hirien birnaturalizazioa eta biodibertsitatearen zaintza funtsezkoak dira krisi klimatikoaren aurkako borrokan

Iaz, 2025eko urrian, Ekologistak Martxan Barakaldo elkarte ekologistak, UPV-EHUko Garapen Iraunkorrari eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko UNESCO Katedrarekin eta Barakaldoko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta BECen (Bilbao Exhibition Center) aurrean biodibertsitatea sustatzeko proiektu bat aurkeztu zuen, zehazki BECen inguruan.

Biodibertsitateari buruzko EBren estrategiaren helburua da hemendik 2030era bitartean biodibertsitatea berreskuratzen joatea, eta ekintza eta konpromiso espezifikoak jasotzen ditu, baita hiri-ekosistemei dagokienez ere. Hala, 20000 biztanletik gorako hiri guztiei eskatu die hiria birnaturalizatzeko asmo handiko planak egin ditzatela, eta neurriak har ditzatela hiri-basoak, parke eta lorategi irisgarriak eta biodibertsitate handikoak, hiri-haztegiak, zuhaitz-kaleak eta abar sortzeko.

Hirian biodibertsitatea zaintzeak onurak ematen dizkie pertsonei, eta horiek gure osasuna eta ongizatea mantentzen laguntzen dute. Hiriko biodibertsitateak ingurumen osasungarria eta kalitate handikoa eskaintzen digu, bizi eta lan egin ahal izateko, eta, gainera, babesten eta klima-aldaketara eta beste ingurumen-arazo batzuetara egokitzen laguntzen digu, hala nola kutsadura atmosferiko eta akustikora, eta hiri-plangintza da kutsadura-maila horiek murrizteko tresna.

Barakaldoko Udaleko Garapen Jasangarriaren eta Ingurune Naturalaren arloak, Ekologistak Martxan-ek eta Garapen Iraunkorrari eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko UNESCO Katedrak (UPV-EHU) egindako proposamena onartu ondoren, eta Bilbao Exhibition Centre-ren laguntzarekin, 4.000 zuhaitz eta zuhaixka autoktono baino gehiago landatu ditu BEC erakustazokaren inguruan.

Lehen fase honetan, espezie autoktonoen 430 zuhaitz eta zuhaixka landatzen hasi dira, USOA Lantegia tailerreko langileek landatuak. Datozen hilabeteetan hainbat sail landatuko dituzte lehen aldiz, eta 4.000 ale inguru landatuko dituzte guztira.

Ekologistak Martxan-ek azpimarratu duenez, proiektuak aurrera egin nahi du Barakaldoko berdeguneak handituz eta hobetuz, eta, zehazki, BECen ingurunea hobetuz. Gaur egun “berdeak” diren eremu horiek oso diseinu sinplea dute, eta ez dituzte betetzen funtzio ekologikoak eta sozialak. Hala ere, “jarduera txikiekin gizartea hobetu eta onura ugarirekin lagundu ahal izango luke, horrela funtzio anitzeko arlo bihurtuz“, nabarmendu dute ekologistek.

Hala ere, lanak ez du landaketarekin amaitzen. UNESCO Katedrak, Ibone Ametzaga koordinatzailearen bitartez, birnaturalizazioaren jarraipena egiteko sistema bat proposatzen du. Ametzagaren ustez, “helburua landaketen arrakasta monitorizatzea da, baita espezieen garapena, hazkundea, barreiatzea, beste espezie batzuen birkolonizazioa eta abar ere, eta berdeguneen kudeaketa doitzen joatea“.

 

atzera
gora