Urrats, Urteberri, zoroak ere igarri.

Bizi baratzearen plaza

Ekologistak Martxan
Ekologistak Martxanetik ekologismo soziala jorratzen dugu. Ingurumenaren arazoak, ekoizpen eta kontsumo ereduekin loturik daudela uste dugu, geroz eta globalizatuagorik dagoen mundu honetan; eta guzti honek, bestelako gatazkak sozialak eragiten ditu gure ikuspegitik: Iparralde eta Hegoaldearen arteko harremanak, desberdintasun sozialak...

Ekologistak Martxan Barakaldok, auzo-elkarteekin batera, zuhaitzen landaketa berri bat antolatu du urtarrilaren 31n

2026-01-13 10:00

Hiriko zuhaitzen landaketa: Arrontegi eta Lutxana (Barakaldo) – Urtarrilak 31

Urtarrilaren 31n Barakaldon hiri-zuhaiztiak sortzen jarraituko dugu. Oraingoan, Rontegi eta Lutxanako bizilagunen eskutik, ale ugari landatuko ditugu Arrontegi eta Tun-tun mendietan.

09:30ean elkartuko gara eta Arrontegi mendira (Elkargunea: Bizkaia kalea, 41) edo Tun-tun mendira (Elkargunea: Auzo Etxea – Casa Social de Lutxana – Andikollano kalea, 33) joan zaitezke.

 

Parte hartzeko, gogo handia ekarri besterik ez duzu egin behar (eta hamaiketako bat, goiza luzatzen bada ere).

Mendiko botak eta arropa iragazgaitza eramatea gomendatzen dugu, euria egin badezake.

Landaketa honetara edo beste batzuetara bideratuko den dohaintza batekin ere lagundu dezakezu. Bizuma eta kontua utziko dizkizugu, laguntzera animatzen bazara ere.

Pixka bat, askoren artean, asko da;)

  • Bizum, zoaz DONAR atalera eta bila itzazu Ekologistak Martxan. Kontzeptua: Landaketa.
  • Transferentzia: ES92 3035 0097 81 097003340 .
    Kontzeptua: Landaketa.

Zure zain gaude!

atzera
gora