Maiatz luzeak belarrak jan.

Bizi baratzearen plaza

Ekologistak Martxan
Ekologistak Martxanetik ekologismo soziala jorratzen dugu. Ingurumenaren arazoak, ekoizpen eta kontsumo ereduekin loturik daudela uste dugu, geroz eta globalizatuagorik dagoen mundu honetan; eta guzti honek, bestelako gatazkak sozialak eragiten ditu gure ikuspegitik: Iparralde eta Hegoaldearen arteko harremanak, desberdintasun sozialak...

Ehun erakunde baino gehiagok naturarekin bat egin dute Lurraren Egunean

2026-04-20 11:16
  • Natura Lehengoratzeko Aliantzak manifestu bat bultzatu du, ingurumen-politiken ahultzeaz ohartarazteko eta leheneratze ekologikoa agenda publikoaren erdigunean jartzea eskatzeko.
  • Erakundeek naturaren aldeko astebeteko ekintza-deialdia egin dute maiatzaren 30etik ekainaren 7ra, lurralde osoan zehar mobilizazioak eginez.

Lurraren Egunaren esparruan, Estatu osoko ehun erakunde sozial eta ekologistak baino gehiagok “Nos levantamos con la naturaleza” / “Naturarekin altxatzen gara” manifestua plazaratu dute, ingurumenaren narriaduraren aurrean mobilizatzeko eta lehengoratze ekologikoa politika publikoen erdigunean jartzeko deia.

Natura Lehengoratzeko Aliantzak bultzatuta, ingurumen-politiketan atzera egiten ari dela ohartarazi du manifestuak; izan ere, gizarte-mobilizazioko urteetan lortutako aurrerapenak ahultzen ari dira Europako eta autonomia-erkidegoetako erakundeetatik. Erakunde sinatzaileen arabera, Europako araudiak eta babes-esparruak higatzen ari dira, «sinplifikazioa» edo «lehiakortasuna» bezalako argudioei jarraikiz. Horrek natura babesteko Estatuko eta autonomia-erkidegoetako araudiak arriskuan jartzen ditu, eta ekosistemetan eta lurraldeetan eragin handia duten jarduerak errazten ditu. Dinamika horiek interes orokorraren, osasun publikoaren eta ekosistemen babesaren aurrean gutxi batzuen epe laburreko onura ekonomikoak lehenesten dituen eredu bati erantzuten diote. “Ezin dugu ahaztu larrialdi klimatikoa eta biodibertsitatearen galera bizitzen ari garela, gure ongizatea eta etorkizuna eta planetarena arriskuan jartzen dituena”, azpimarratu dute erakundeek.

Egoera horren aurrean, erakunde sinatzaileek lehengoratze ekologikoa ekintza politiko eta sozialaren erdigunean kokatzen dute. Lehenegoratze Plan Nazionala egiteko prozesuarekin bat etorriz, helburu handinahiak eta neurri eraginkorrak sartzea eskatzen dute, degradatutako ekosistemak berreskuratzeko. Azpimarratu dutenez, lehengoratzea politika publiko integral gisa jorratu behar da, funtzio ekologikoak berreskuratzera, krisi klimatikoaren aurrean lurraldeen erresilientzia indartzera eta gizarte-ongizateari laguntzera bideratuta, eta, aldi berean, nahi ez diren gizarte-inpaktuak saihestu behar dira, hau da, inor atzean utzi gabe.

Erakunde sinatzaileek dei egiten diete herritarrei eta kolektiboei manifestuarekin bat egiteko eta Naturaren aldeko Ekintza Aste batean antolatzeko. Aste hori maiatzaren 30etik ekainaren 7ra izango da, Ingurumenaren Munduko Egunarekin bat eginez. Prozesu horren helburua lurralde osoan mobilizazioak eta ekintzak bultzatzea da, ingurumen-arazoak ikusarazteko, hurbileko inguruneak leheneratzeko ekimenak sustatzeko eta gizarte-eragileen arteko lankidetza indartzeko.

Manifestuak, halaber, gizarte-mobilizazioak bultzatu berri dituen garaipenen balioa aitortzen du, hala nola Altriren proiektua A Ulloan edo Guggenheim museoa Urdaibain geldiaraztea, erakusten baitute, lurraldeak antolatzen direnean, posible dela dinamika suntsitzaileak geldiaraztea jarduera ekonomiko tradizionalak zainduz, hala nola abeltzaintza estentsiboa, balio natural eta sozial handiko nekazaritza edo itsaski-bilketa.

Egungo egoeraren aurrean, erakundeek kezka ekintza kolektibo bihurtzeko apustua egiten dute. Antolakuntza eta mobilizazioa indartzea funtsezkoa da, ez bakarrik ingurumen-narriadura geldiarazteko, baita kaltetutakoa berreskuratzeko eta helburu komun baterantz aurrera egiteko ere: natura babesteak eta lehengoratzeak bizitza zaintzea eta pertsona guztientzako etorkizun bizigarria bermatzea esan nahi du.

Natura Lehengoratzeko Aliantzak eta erakunde sinatzaileek deialdi argia egin dute Lurraren Egun honetan: “Antolatzeko, mobilizatzeko eta naturaren alde jarduteko garaia da”.

Manifesturako esteka 

Erakunde sinatzaileak:

  • Fridays For Future–Juventud por el Clima
  • Ecologistas en Acción
  • Greenpeace España
  • Amigas de la Tierra
  • WWF
  • SEO/BirdLife
  • Comisiones Obreras (CCOO)
  • Unión General de Trabajadores (UGT)
  • Oceana
  • Barrios por el Clima
  • Fundación Montescola
  • Asociación Española de Educación Ambiental
  • Fundación Nueva Cultura del Agua
  • Fundación Savia por el Compromiso y los Valores
  • Fundación Internacional para la Restauración de Ecosistemas
  • Fundación Global Nature
  • AEMS–Ríos con Vida
  • OceanCare
  • Xarxa per a la Conservació de la Natura
  • Fundación Trashumancia y Naturaleza
  • CIREF
  • Aliança per l’Aigua
  • Asociación Galega de Custodia do Territorio
  • Coordinadora de Organizaciones de Agricultores y Ganaderos (COAG)
  • Coordinadora Stop Ganadería Industrial
  • Asociación para a Defensa Ecolóxica de Galiza ADEGA
  • Plataforma Ulloa Viva
  • Fundación para la Conservación del Quebrantahuesos
  • Fundación Renovables
  • Observatorio Sostenibilidad
  • Coordinadora de Organizaciones para el Desarrollo
  • Asamblea Cívica por el Clima
  • Marine Conservation Institute
  • Fundación Vida Sostenible
  • Fundación Oxígeno
  • Amycos.org
  • Sociedad Española de Agricultura Ecológica y Agroecología SEAE
  • REAS Extremadura
  • Plataforma por un Nuevo Modelo Energético
  • Ágoras Climáticas
  • Fundación Tormes-EB
  • Jornaleras de Huelva en Lucha
  • La Janda por el Clima
  • Alianza por la Emergencia Climática de Paterna, l’Eliana y San Antonio de Benageber
  • Plataforma Salvemos la Montaña de Cáceres
  • Plataforma Mina Touro-O Pino NON
  • Burgos se defiende
  • Asociación Vecinal La Revuelta
  • La Ribera en Bici
  • Área de medio ambiente del sindicato USTEA
  • Fridays For Future Granada
  • ABA Protección Animal
  • Asociación Defensa Derechos Animal (ADDA)
  • Federación Española para el Bienestar Animal (FEBA)
  • Federació d’Entitats pro Drets dels Animals i la Natura (FEDAN)
  • Cel Fosc, asociación contra la contaminación lumínica
  • Asociación Pastores Sin Fronteras
  • Asociación Almenara Culturas Regenerativas
  • Asociación Vida Regenerativa
  • Plàncton divulgació i serveis marins
  • Acuíferos Vivos
  • Asociación Pulmón Verde Arrayan
  • ANA Asociación Amigos de La Janda
  • ADENEX
  • Huelva Te Mira
  • Sociedad de Amigos de Sorbas
  • Asociación Tralapena
  • Asociación Amigas das Cegoñas
  • Asociación Ecologista y Cultural Curiga
  • Federación de Ecologistas en Acción Aragón
  • Federación de Ecologistas en Acción Almería
  • Ecologistas en Acción Zaragoza
  • Ecologistas en Acción Cantabria
  • Ecologistas en Acción La Rioja
  • Ecologistas en Acción de Extremadura
  • Ecologistas en Acción de Almería
  • Ecologistas en Acción de Ávila
  • Ecologistas en Acción de Aranjuez
  • Ecologistas en Acción Espartal de Valdemoro
  • Ecologistas en Acción de Sabiñánigo–ADEPA
  • Ecologistas en Acción Guadalajara
  • Ecologistas en Acción-Cinca
  • Ecologistas en Acción Huelva
  • Acción Ecologista Madrid Oeste
  • El Delfín Blanco- Ecologistas en Acción Málaga Ciudad
  • Talaiola–Ecologistes en Acció
  • Toniza–Ecologistas en Acción Chiclana (Cádiz)
  • Ardea–Ecologistas en Acción Sierra de Ayllón
  • Ecoloxistas en Acción A Coruña
  • Ecoloxistas en Acción Ourense
  • Ecoloxistas en Acción Rías Baixas
  • Red Universidad y Compromiso Social de Sevilla
  • Asociación educativa PALANTE
  • L’Eliana Ciudad 30
  • Be.Time SCA
  • Mediodes, Consultoría Ambiental y Paisajismo
  • Ecolectivo SAB
  • Jalea Luz
  • Sentido Social
  • Cortijo El Cura
  • Caserío da Castiñeira
  • Asociacion Casa dos Mestres
  • Amics de la Terra Eivissa
  • Foro de Redes y Entidades de Custodia del Territorio
  • Plataforma contra la Especulación Urbanística y Ambiental de Candeleda
  • Mesa de la Ría de Huelva
  • Universidad de La Laguna

 

atzera
gora