Maiatz hotz, urtea botz.

Bizi baratzearen plaza

Ekologistak Martxan
Ekologistak Martxanetik ekologismo soziala jorratzen dugu. Ingurumenaren arazoak, ekoizpen eta kontsumo ereduekin loturik daudela uste dugu, geroz eta globalizatuagorik dagoen mundu honetan; eta guzti honek, bestelako gatazkak sozialak eragiten ditu gure ikuspegitik: Iparralde eta Hegoaldearen arteko harremanak, desberdintasun sozialak...

CSICeko ikertzaileek Erandioko Airearen Kalitate Proiektuaren (2019 – 2025) emaitzak aurkeztuko dituzte Bilbon

2026-01-15 11:13

Herri Bideak Kate Barik, Auzokoa Herrikoi Elkartea, Sagarrak Ekologista Taldea eta Ekologistak Martxan elkarteek Erandioko Airearen Kalitatearen Proiektuaren (2019 – 2025) emaitzen aurkezpen publikoa antolatu dute. Proiektu hori partikulak neurtzeko kanpainetan, metalen analisian eta azken urteotan herritarren parte-hartzearekin egindako ikerketa zientifikoetan oinarritutako lana da.

Ostiralean, urtarrilak 23, La Bolsan (Pelota 10, Bilbo) izango den saioan, Enrique Navarro eta Jorge Pey CSICeko Pirinioetako Ekologia Institutuko ikerlariek parte hartuko dute, eta Erandion egindako deposizio atmosferikoaren azterketaren emaitzak aurkeztuko dituzte, baita proiektuaren azterketa zabalagoaren testuinguruan kokatu ere.

Ekitaldiaren helburua da herritarrei eta erakundeetako ordezkariei eskualdeko airearen kalitateari buruzko informazio zehatza eta eskuragarria ematea, garrantzi publiko eta sanitarioa duen gaia baita.

  • Eguna: 2026eko urtarrilaren 223an
  • Ordua: 18:30ean
  • Lekua: La Bolsa eraikina – Pilota Kalea 10, Bilbo
atzera
gora