Astelehenero 8:00etan zure epostan
Kolektibo antimilitaristek, ekologistek eta internazionalistek “Gerraren, Gastuaren eta Industria Militarraren aurkako Hamazazpigarren Bizikleta Martxa” aurkeztu dute gaur goizean Bizkaiko Foru Aldundiaren Jauregian.
Bizikleta-martxa Gernikako bonbardaketaren 88. urteurrenarekin bat, Bilbo Handiko arma-fabrika garrantzitsuenak seinalatzeko: Barakaldoko ITP Aero (lehengo Precicast PCB) eta SENER, Getxon kokatua eta martxaren helmuga bertan egongo dena
Aurkezpenean, ohiko bizikleta-materialarekin (bizikletak, maillotak, kaskoak, kuloteak…) hornitutako pertsonek parte hartu dute, arma-ekoizpena zibilera bihurtzea eta gastu militarrari amaiera ematea eskatzeko.
Ekoizpen militarrean 206 euskal enpresa aritzen dira. Zehazki, Euskadik 6.000 milioi euro fakturatzen ditu urtero, eta, ondorioz, Estatuko hirugarren autonomia erkidegoa da, Madrilen eta Andaluziaren atzetik.
Martxa honen helburu nagusiak sektore honetako euskal enpresekiko gero eta inplikazio instituzional handiagoa salatzea da, osasunean, pentsioetan, berdintasun-politiketan, gizarte-prestazioetan eta etxebizitza duina eskuratzeko aukeretan izandako murrizketen eta bizitzaren kostuaren igoeraren aurrean.
Egungo testuinguruak berretsi egiten gaitu armadaren aurkako borrokan, gastu militarraren eta NATO bezalako egituren aurka, industria militarra zibil bihurtzearen alde, eta “Eusko Label” bidezko armen fabrikazioaren eta esportazioaren aurka.
Eusko Jaurlaritzak aurten onartu du 100 milioi euroko dirulaguntza ematea euskal armamentu enpresei. Kontuan izan behar da euskal armamentu enpresek harremanak dituztela Israelgo industria militar nagusiekin: Rafael, Elbit, Israel Aerospace Industries (IAI), arma, aeronautika eta misilen hainbat programa batera fabrikatzeko. Herri palestinarra sarraskitzeko sistematikoki erabiltzen ari diren armak eta misilak.
Euskal ekoizpen militarraren %80 Israelgo, Saudi Arabiako, Marokoko, Mexikoko, Brasilgo, Ameriketako Estatu Batuetako eta Espainiako Estatuko Defentsa eta Indar Armatuetako Ministerioetara bideratzen da eta 150 milioi euro inguruko irabaziak lortzen ditu.
Azken batean, “Bizi Martxa” honen bidez, gastu militarrak dakarren baliabideen xahuketarekin amaitzea eta industria militarra zibil bihurtzea eskatuko da, Orbeak iragan hurbilean egin zuen bezala: bere garaian pistolak, errebolberrak eta bizitzak moztu zituzten era guztietako arma laburrak fabrikatzen aritu zen. Orbeak bizikletak egiten ditu gaur egun, ingurumenarekiko bizimodu osasungarria eta lagunkoia sustatuz.
BIZIZ BIZI, BIRAKA, EGUZKI, EKOLOGISTAK MARTXAN, KAKITZAT, KEM-MOC, KOMITE INTERNAZIONALISTAK
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545