Asteroko buletina
Martxo eder eta lehorrak upelak betetzen.

Bizi baratzearen plaza

Ekologistak Martxan
Ekologistak Martxanetik ekologismo soziala jorratzen dugu. Ingurumenaren arazoak, ekoizpen eta kontsumo ereduekin loturik daudela uste dugu, geroz eta globalizatuagorik dagoen mundu honetan; eta guzti honek, bestelako gatazkak sozialak eragiten ditu gure ikuspegitik: Iparralde eta Hegoaldearen arteko harremanak, desberdintasun sozialak...

Bilboko Udalak Artxandako Zabortegiko lanak geldiarazi ditu

2022-09-16 08:20
  • Gelditzeko agindua Artxandako Jarraipen Batzordeak jarritako salaketaren ondorio da, honek uste baitu obrak emandako baimena gainditzen ari zirela.

Bilboko Udalak Bidezain S.L. enpresa Zuhatzu auzoan, Enekuri Artxanda errepidean, egiten ari den obrak berehala geldiarazteko agindu du, obra horietarako eman zitzaion udal-lizentziarekin bat ez datorrelako.

Agindu hau Artxandako Jarraipen Batzordeak (Ekologistak Martxanek, Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak eta eragindako auzo-elkarte batzuek osatutako plataformak) jarritako salaketaren ondorioa da, izan ere, uste baitu egiten ari ziren obrak emandako baimena gainditzen ari zirela. Baimen hori Artxandako zabortegi zaharrean laginketa-puntuak egiteko eta zabortegia garbitzeko zundaketa-makinekin sarbidea egokitzea zen. Eta hortik, orain arte, 16 tona lindano atera dira.

Bilboko Udaleko Obren Ikuskaritzak, besteak beste, baimendu gabeko bigarren puntu baten bidez zundaketen eremurako sarrera bat eraiki dela ikusi du, eta, beraz, Bidezain S.L.ren partez bidezko jarduera klandestino bat dagoela erabaki du.

Artxandako Jarraipen Batzordeak uste du baimenik gabeko obra horiek Bidezain S.L. enpresak eremu berean ireki nahi duen zabortegi berriko obren parte direla, eta horretarako ez dagoela inolako baimenik. Beraz, modu klandestinoan egindako obra guzti hauek berehala eraistea exijitzen du eta ez da nahikoa udalaren gaitzespena egitea, 600 euroko isuna jarriz, baldin eta hilabeteko epean obrak behar bezala justifikatuta ez badaude. Batzordeak lurra bere jatorrizko egoerara itzultzea exijitzen du.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora