Aste Nagusia ate-joka dugu, eta urtero bezala, Bizizaleak txosna ekologista muntatu behar dugu. Lagunduko diguzu?
Nahi duzun bezala lagundu dezakezu: ez duzu ez ezagutzarik ez esperientziarik izan behar, laguntzeko gogoa besterik ez. Animatu! Ondo pasatuko dugu!
Abuztuaren 13an, larunbata, txosna muntatzen hasiko gara eta abuztuaren 19ra arte egongo gara lanean, jai-egunaren atarian. Goizeko 9:00etan hasiko gara txosna gunean, eta 20:00ak arte egongo gara Areatzan, gutxi gorabehera. Bestalde, abuztuaren 29an, astelehena, egingo dugu txosnaren desmontaia.
Jadanik, txosnako txandetan ere izena eman dezakezu:
Aste Nagusiko txandak aukeratu (Abuztuaren 20tik 28arte):
- 07:00etatik 12:00etara (Garbiketa).
- 12:00etatik 19:00etara
- 19:00etatik 01:00era
- 01:00etik 07:00etara
Informazio gehiago: bizkaia@ekologistakmartxan.org idatziz edo 944790119 telefonora deituz.
Anima zaitez! Zure zain gaude!