Baratzezaintzak eta sukaldaritzak hainbeste jakintza barneratzen dituzte. Matematika, kimika, irakurketa, historia…

Bizi baratzearen plaza

Ekologistak Martxan
Ekologistak Martxanetik ekologismo soziala jorratzen dugu. Ingurumenaren arazoak, ekoizpen eta kontsumo ereduekin loturik daudela uste dugu, geroz eta globalizatuagorik dagoen mundu honetan; eta guzti honek, bestelako gatazkak sozialak eragiten ditu gure ikuspegitik: Iparralde eta Hegoaldearen arteko harremanak, desberdintasun sozialak...

Beste kasu bat Euskadin otsoen legez kanpoko ehizari buruz, zigorgabetasuna eta erakunde-konplizitatea agerian utziz

2025-06-19 08:48

  • Euskadiko Otso Taldeak sare sozialetan Armañon Parke Naturalean (Bizkaia) otso baten legez kanpoko hiltzearen salaketa baten berri eman du.

  • Bizkaiko Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari ikerketa ofizial bat berehala abiatzeko eskatu diegu.

  • Ia hamar urte otsoaren ehiza legala gabe Euskadin, eta ez da populazio ugaltzailerik finkatu.

Euskadiko Otso Taldeak publikoki salatu du otso baten legez kanpoko ehiza Bizkaian, Armañon Parke Naturaleko inguruan, joan den ekainaren 8an, igandez. Lekuko zuzenen testigantzen arabera, bi gizonek, aurpegia estalita, tamaina handiko otso bat akabatu zuten, seguruenik heldu arra bat, eta bere gorputza atoian eraman zuten. Armak erabiliz mehatxu egin zieten egoera argazkitan hartzen saiatu ziren pertsonei.

Gertaera hau ez da kasu isolatu bat; azken urteetan otsoen aurkako furtibismo kasuak etengabe salatu dira Euskadiko hainbat lekutan, bereziki Karrantzan, Armañon, Gibijon, Salbadan eta Kuartangon. 2016tik ez da baimenik eman otsoen ehiza legalerako Euskadin, baina denbora honetan ez da talde ugaltzailerik finkatu, nahiz eta sektore eta sindikatu agrario batzuek behin eta berriro salatu dituzten abere-galera ustezkoak.

“Inolako zigorrik gabe ari dira otsoen aurkako desagerpen-estrategia bat gauzatzen Euskadin, ingurumen-delitugile talde antolatu batek, espazio babestuetan ere jarduten dutenak eta Eusko Jaurlaritzaren, Foru Aldundien, Ertzaintzaren, fiskaltzaren eta interesatuta dauden sektore politiko batzuen isiltasun eta utzikeriaz babestuta”, adierazi du Euskadiko Otso Taldeak.

Arabako Ingurumen Fiskalak berak onartu zuen tokiko hedabide batean egindako elkarrizketa batean otsoen furtibismoaren existentzia ezagutzen zutela, baina oraindik ez da ikerketa ofizialik, arduradunen identifikaziorik edo epaibiderik ezagutzera eman. Are gehiago, Espainiako Parlamentuko ordezkari politiko batzuekin izandako bilera informaletan “haien jendea otsoak hiltzen ari dela” onartu digute, eta horregatik otsoaren ehiza legala berriz irekitzearen alde agertu dira.

Euskadiko Otso Taldeak Bizkaiko eta Arabako Foru Aldundiei eta Eusko Jaurlaritzari eskatzen diegu berehala abiaraz ditzatela ikerketa administratibo eta penalak gertakari horien inguruan, eta Ingurumen Fiskaltzak ofizioz jardun dezala biodibertsitatearen eta ondare naturalaren aurkako erasoa den kasu honetan. Halaber, sindikatu agrarioei eskatzen diegu furtibismoa publikoki gaitzets dezatela eta legezkotasunaren errespetua exiji dezatela.

Gogorarazi nahi dugu otsoak espezie babestua dela Euskadin, eta haren desagerpena ingurumen-krimen bat izateaz gain, atzerapauso demokratiko eta sozial baten adierazgarri dela, ingurune naturalarekiko eta eskubide kolektiboekiko errespetuan.

Gertaera honen berri sare sozialetan eta plataforma digitaletan jaso da, eta hurrengo kanalean ikus daiteke: YouTube – Caza furtiva en Armañón

Euskadiko Otso Taldea

2025eko ekainaren 18a

 

———————————————–

 

atzera
gora