Asteroko buletina
Lurrak esan zion: emaidan eta emango dinat.

Bizi baratzearen plaza

Ekologistak Martxan
Ekologistak Martxanetik ekologismo soziala jorratzen dugu. Ingurumenaren arazoak, ekoizpen eta kontsumo ereduekin loturik daudela uste dugu, geroz eta globalizatuagorik dagoen mundu honetan; eta guzti honek, bestelako gatazkak sozialak eragiten ditu gure ikuspegitik: Iparralde eta Hegoaldearen arteko harremanak, desberdintasun sozialak...

Barakaldoko Epaitegian deklaratuko du Ekologistak Martxan taldeko aktibista batek, Serraltan zuhaitzen mozketa eragozten saiatzeagatik

2023-02-13 10:04

  • Ekologistak Martxan taldeko kide bat atxilotu zuten irailean Serraltan (Lutxana – Barakaldo) zuhaitzak moztearen aurka egindako protestetan, eta Epaitegian deklaratuko du, aginteari aurre egiteagatik.
  • Serraltako zuhaitzen aldeko herritarren eta ekologisten plataformak elkartasuna adierazi dio auzipetutako aktibistari, eta elkarretaratzera deitu du asteazkenean, hilak 15, 10:45ean, Barakaldoko Justizia Jauregiaren aurrean, “Zuhaitzak defendatzea ez da delitua” lelopean.

  Joan den irailaren 7an, Lutxanako eta Barakaldoko dozenaka herritar eta ekologista Serralta Etorbidean (Barakaldo) zuhaitzak bereizi gabe mozteagatik protesta egiten ari ziren, Serralta parkea urbanizatzeko obren hasiera zela eta. Azkenik, tamaina handiko 40 zuhaitz baino gehiago moztu zituzten, Barakaldon hiri-zuhaitzak babesteko udal-araudia onartu zen bitartean.

Protesta baketsuan, Ekologistak Martxan-eko kide bat atxilotu zuen Ertzaintzak, desobedientzia larria eta/edo agintaritzaren agenteei aurre egitea egotzita. Datorren asteazkenean, otsailaren 15ean, Barakaldoko Instrukzioko 1. Epaitegian deklaratu beharko du, ustezko delitu horrengatik ikertu gisa.

Serraltako zuhaitzen defentsan diharduten Lutxanako eta Barakaldoko bizilagunen eta ekologisten plataformak elkartasuna adierazi nahi dio auzipetuari, eta auzi judiziala artxibatzeko eskatu du; izan ere, auzi hori gauzatutako eta zigorrik gabeko “ekozidio” baten ondorioa da. “Min eta sufrimendu handia da gure zuhaitzak motozerren azpian erortzen ikustea, orain ordaindu behar izateko, hori eragozten saiatzeagatik”.

Gogorarazi nahi dugu beste pertsona bat ere salatu dutela protesta berean parte hartzeagatik, eta beste zitazio judizialaren zain dagoela.

Elkartasun eta protesta gisa, elkarretaratzea deitu dute datorren asteazkenean, otsailaren 15ean, 10:45ean, Bide Onera plazan, Barakaldoko Justizia Jauregiaren atarian. “Zuhaitzak defendatzea ez da delitua”, baizik eta herritar arduratsuen eskubidea eta betebeharra, eta Barakaldo bizigarriagoa eraikitzeko premia larria.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora