Ekologistak Martxanetik ekologismo soziala jorratzen dugu. Ingurumenaren arazoak, ekoizpen eta kontsumo ereduekin loturik daudela uste dugu, geroz eta globalizatuagorik dagoen mundu honetan; eta guzti honek, bestelako gatazkak sozialak eragiten ditu gure ikuspegitik: Iparralde eta Hegoaldearen arteko harremanak, desberdintasun sozialak...
2030 zoriontsua
2024-12-31 10:05
2025ean Ecologistas en Acción – Ekologistak Martxan taldeak #2030Zoriontsua opa dizu.
Izan ere, 2030. urtea aukeratu dute mundu osoko gobernuek biodibertsitatearen galera geldiarazteko. Hori lortzeko, Kunming-Montrealgo Biodibertsitatearen Munduko Esparrua osatzen duten 23 xedeak betetzea eta naturarekin harmonian bizitzea proposatu da. Aniztasun Biologikoari buruzko NBEren Hitzarmenak (CDB) bultzatutako itun historikoa da, krisi ekologiko globala konpontzeko giltzarria, Espainiako Estatuak aurre egin beharreko erronka handinahiekin.
Espezieen desagerpena geldiaraztea, ekosistemak lehengoratzea, kutsadura murriztea, biodibertsitatea politika sektorial guztietan integratzea… Hori guztia bost urte barru gauzatuko da, itundutakoa betetzen badute.
Eta egiten ez badute? Nahiago dugu esatea zer gertatuko den lortzen badute.
Ekintzara pasatzeko unea da. Egin bat biodibertsitatearen defentsarako mugimendu globalarekin.