Salbia baratzean, sendagilea urrutian.

Bizi baratzearen plaza

Ekologistak Martxan
Ekologistak Martxanetik ekologismo soziala jorratzen dugu. Ingurumenaren arazoak, ekoizpen eta kontsumo ereduekin loturik daudela uste dugu, geroz eta globalizatuagorik dagoen mundu honetan; eta guzti honek, bestelako gatazkak sozialak eragiten ditu gure ikuspegitik: Iparralde eta Hegoaldearen arteko harremanak, desberdintasun sozialak...

2025eko Termometradak berretsi egiten du zuhaitz eta zoladura iragazkorrek funtsezko zeregina dutela muturreko beroaren aurrean

2025-09-23 09:17
  • Hainbat ingurumen-erakundek irailaren 20an deitutako tenperatura-neurketak 24 probintziatako hiriburutan eta 44 udalerritan egin ziren, eta 150 neurketa-eremu baino gehiago hartu zituzten.
  • 8:00etan, 17:00etan eta 23:00etan tenperatura hartzera kalera atera ziren boluntarioen parte-hartze eta inplikazio zabalaren balantze positiboa egin dute erakunde antolatzaileek.
  • Bizkaian, Barakaldon, Bilbon, Portugaleten eta Sopelan egin ziren neurketak.

 

Bizkaiari dagokionez, goizaldeko tenperatura altuek markatu zituzten neurketak, 25 ºC-tik gora herri guztietan. Balio horiek gau “kiskalgarriak” dira, osasun fisiko eta mentalean eragin larria dutenak, bereziki talde zaurgarrienetan. Klima-aldaketaren ondorioz, udan gertaera hauen maiztasuna handitzea espero da. Beraz, argi erakusten du babesleku klimatikoen beharra eta Bizkaiko hiri eta etxeetan klima-egokitze neurriak behar direla.

Euskal parte-hartzaileek “infernuko plaza” salatzen dituzte beren udalerrietan: Barakaldoko Herriko plaza, Sopelako Urgitxieta plaza, Bilboko Intermodal plaza edo Portugaleteko San Roke plaza. Zementuzko plazak dira guztiak, itzala ematen duen zuhaitzik gabeak, eta hori baldintza “hilgarriak” sortzen ditu bero handiko egunetan, gero eta ohikoagoak direnak. Bestetik, “paradisuak” guztiz desberdinak dira, hau da, zuhaitzez beteta dauden eta zoru naturala duten parkeak, konfore termiko handiagoa ematen baitute: Bilboko Doña Casilda parkea, Portugaleteko Florida parkea, Sopelako Ugeraga parkea eta Barakaldoko San Vicente parkea.

 

Termometradaren datuak

Infernua (itzalik gabeko zoladura artifiziala) eta Paradisua (ondo itzaleztatutako zoladura naturala) izeneko zonaren arteko tenperatura desberdintasunek 3 ºC-tik gorako zifrak eman dituzte Xixonen (3 ºC), Arnedon, Errioxan (3 ºC), Jaenen (4 ºC), Chiclanan, Cadizen (5 ºC), Alcobendasen, Madrilen (7 ºC) eta Poelon (5 ºC). Neurketetan lortutako emaitzek erakusten dute zoladura artifiziala duten guneek bero-uharte gisa funtzionatzen dutela, gauez ez baitute egunez metatutako beroa xahutzen.

Arratsaldeko bostetako neurketetan ere, Infernua eta Paradisua eremuen arteko tenperatura-aldeak oso deigarriak dira. Izan ere, 5 ºC-tik gorako tenperaturak eman dituzte Murtzian (5 ºC), Chipionan, Cadizen (5 ºC), San Antonio Benageberren, Valentzian (5 ºC), Ausejon, Errioxan (5,8 ºC), Valladoliden (6 ºC) eta Chiclanan, Cadizen (7 ºC), zuhaitzen itzalek eta zoladurak inguruko tenperaturan duten kontrola erakutsiz. Gainera, neurtutako gau kiskalgarrien (25 ºC-ak gainditzen dituzten)  %40 inguru Infernuetan gertatu ziren.

Paradisua deitzen zaio lurzoru naturala duen espazio bati, hau da, zoladura iragazkorra, belar edo lurrezkoa, eta zuhaitz baten itzala, itxura onekoa, edo zuhaizti batena. Bitartekotzat hartzen da zoladura gogorreko espazioa, asfaltoa, granitoa edo lauza artifiziala duena, ondo itzaleztatua, eta Infernutzat, berriz, asfalto, granito edo lauza artifizialezko zoladura iragazgaitza duena, egun osoan inolako itzalik izan ez duena.

Erosotasun termikoaren kontzeptua aldagai hauen mende dago: airearen tenperatura, lurzorutik datorren tenperatura erradiatzailea, hezetasun erlatiboa eta haizearen abiadura. Aldagai horien guztien artean, tenperatura erradiatzailea kontrolatu dezakegu errazen. Tenperatura hori askoz altuagoa da lurzoru artifizialetan lurzoru naturaletan baino. Beraz, tenperatu hori murrizteko, gure hirietan hain ohikoak diren lurzoru iragazgaitzak lurzoru naturalera itzuli behar dira.

Bigarren aldagaia airearen tenperatura da. Tenperatura hori kontrolatzeko, hiri-birnaturalizazioko neurriak erabil daitezke, baina, aurreko kasuan ez bezala, ez da berehala konpontzen. Izan ere, gure herri eta hirietan nagusi izan behar duten zuhaitz, zuhaixka eta belarkiek landaredia hazteko prozesu luzeak izaten dituzte, batzuetan 20 edo 30 urtekoak.

Ondorioz, itzal naturalaren garrantzia ez ezik, zoladura mota ere oso garrantzitsua da. Egindako neurketek pertsona eta erakunde parte-hartzaileak animatu dituzte hiri-basoberritzea eta zoladura artifizialak, batez ere granitozkoak, lurzoru naturalagatik ordeztea indarrez eskatzen jarraitzera.

atzera
gora