Asteroko buletina
Izotzileko elurra, burnia; otsailekoa, altzairua; martxokoa, harria; apirilekoa, lurra; eta maiatzekoa, gazura.

Bizi baratzearen plaza

EHNE Bizkaia
EHNE-Bizkaia (Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna) nekazal sindikatua da, 1976-1977. urteetan sortutako neksazari elkarte profesionala. Urte asko egin ditu bidean, proposamenak egin eta nekazarien eskubideen aldeko borrokan, eta gaur egun Euskal Herrian elikadura burujabetzaren aldeko dinamika pizten ari da. Elikadura burujabetza Herri orok, elikaduraren gaian duen erabakitzeko eskubidean oinarritzen da. Elikadura burujabetzak Euskal Herrian hainbat erronka ditu: ezagutza, informazioa, ekoizpen iraunkorra eta elikagaien osasuna, kalitatea, ingurugiroarekin arduratsua, lana sortu, gure ekonomia indartzen duena eta nekazal eremuaren garapena eta biziraupena baldintza duinetan bultzatzen duena. EHNE Bizkaiak COAG, CPE eta Via Campesinan parte hartzen du (Estatuan, Europan eta Nazioartean). Euskal Herrian antolatzen eta hedatzen ari den Elikadura burujabetzaren aldeko mugimenduan parte da. Etxalde nekazaritza iraunkorra bultzatu eta Herri eta gizarte mugimenduen aliantzan parte hartzen dugu.

Nola bete erosketa otzara modu arduratsuan

2017-12-18 14:45

Gabonetako ohiko ospakizunak hasteko aste bete baino gutxiago geratzen da, eta familia eta lagunak mahai baten inguruan elkartzeko atarian asko erosketen zerrenda egiten arituko dira. Baina, nola lortu mahaia era jasangarri eta arduratsuan ekoitzitako elikagaietaz hornitzea? Helburu honekin, Etxalde aplikazioa oso baliagarria izan daiteke.

Jaso nahi bada, ezinbestekoa da ereitea, bizitzaren arlo guztietan gertatzen da hori. Ideologia ereitea beharrezkoa da, proposatzen ditugun aldaketak azaldu eta ulertu ahal izateko. Beharrezkoa da, baita ere, ikuspuntu konkretura joatea, proposamenekin eta ilusioarekin. Beste alde batetik, teknologia laborategi bat bezala ulertzen dugu, komunitateari onura ekarriko dioten arazo praktikoei aurre egin, ebaluatu eta hobetu ahal izateko. Horregatik pentsatu genunen mugikorrerako aplikazio batean. Alde batetik pedagogia egin ahal izateko gure kontsumo erabakiek dituzten eraginen inguruan eta beharrezkoa delako erabakiok hartzerakoan elikadura burujabetzaren printzipioak kontuan izatea. Beste alde batetik, tresna eroso eta erraza delako, erabiltzaileek jakin dezaten zeintzuk diren sasoiko produktu freskoak eta horrela erosketa iraunkorra egiteko aukera egin dezaten.

Etxalderen app honekin momentu bakoitzean sasoiko produtu freskoak zeintzuk diren jakin ahal izango duzu. Lurralde bakoitzak eta urtaro bakoitzak eskeintzen dituen produktuen aniztasunari buruzko informazioa jasoko duzu. Produktu lokala erosteak ekonomia lokalei laguntzea suposatzen du, ekoizpenerako eta garraiorako energia gutxitzen da, eta nutrizio-ezaugarri eta zapore guztiaz gozatzeko aukera ematen du. Erosketa arduratsu batek elikadura sistema lokalei laguntzen die eta elikadura burujabetzaren aldeko mugimenduari laguntzen dio. Etxalderen app-aren bidez zure kontsumo-erabakiek duten eragina ezagutu ahal izango duzu. Produktu bakoitza elikadura burujabetza definitzen duten kriterioen arabera ebaluatzen da eta zure saski birtualera gehitzen duzu. erosketa saskia betetzeko garaian aukeratzen duzun ekoizpen ereduaren arabera, ze etorkizun izango dugun ikusi ahal izango duzu.

  • Sasoiko produktuak

    Nutrizio ezaugarri eta zapore osoak mantentzen dituzten produktuetaz gozatu ahali zango duzu, baina horrekin batera ekonomia lokala laguntzen duzu, baserritarrekin planeta hotzitzen laguntzen duzu eta ekoizpenerako zein garraiorako erabiltzen diren energia fosilen kontsumoa gutxitzen duzu.

  • Gertutatsuna

    Kasu honetan, produktuak kontsumo puntutik 80 kilometrora baino gertuago ekoiztuak izan diren edo ez ebaluatzen duzu. Honek ekonomia lokalei laguntzen die eta negutegi efektua eragiten duten gasen emisio kutsakorrak gutxitzen ditu.

    Bada “zero kilometro” esaten duenik, edo baita MBL (merkaturatze bide laburrak).

iphonefront-EUSK

  •  Agroekologia

    Agroekologiaren printzipioak jarraituz ekoiztu den ala ez ebaluatzen dugu kasu honetan. Prozesu iraunkorra da, autonomia pertsonal handiago batera garamatzana, lurra eta ingurumenarekin konpromisoa handitzera. Ekoizpen esperientzia konkretuak defenditzera garamatza agroekologiak, eta baita landagune bizia eta lurraren defentsa egiten duten mugimenduak defendatzera ere.

  •  Ekonomia sozial eta solidarioa

    Ekarpen kolektiboa bilatzen duten proiektu ekonomiko eta laboralen sare baten baitan ekoiztua izan da? Mundu justuago baten alde egiten dute lana? Pertsonen behar errealak erdigunean kokatzen dituzte?

    App.a deskargatzeko.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

Bidelagun

Fede Pacha&Co
gora