Asteroko buletina
Irail hasteko euria, mahastiaren edaria.

Bizi baratzearen plaza

EHNE Bizkaia
EHNE-Bizkaia (Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna) nekazal sindikatua da, 1976-1977. urteetan sortutako neksazari elkarte profesionala. Urte asko egin ditu bidean, proposamenak egin eta nekazarien eskubideen aldeko borrokan, eta gaur egun Euskal Herrian elikadura burujabetzaren aldeko dinamika pizten ari da. Elikadura burujabetza Herri orok, elikaduraren gaian duen erabakitzeko eskubidean oinarritzen da. Elikadura burujabetzak Euskal Herrian hainbat erronka ditu: ezagutza, informazioa, ekoizpen iraunkorra eta elikagaien osasuna, kalitatea, ingurugiroarekin arduratsua, lana sortu, gure ekonomia indartzen duena eta nekazal eremuaren garapena eta biziraupena baldintza duinetan bultzatzen duena. EHNE Bizkaiak COAG, CPE eta Via Campesinan parte hartzen du (Estatuan, Europan eta Nazioartean). Euskal Herrian antolatzen eta hedatzen ari den Elikadura burujabetzaren aldeko mugimenduan parte da. Etxalde nekazaritza iraunkorra bultzatu eta Herri eta gizarte mugimenduen aliantzan parte hartzen dugu.

ETXALDE NEKAZARITZA IRAUNKORRAK LARUNBATEKO MANIFESTAZIOAREKIN BAT EGITEN DU.

2018-01-08 17:17

 

Etxaldetik bat egiten dugu eta deialdia gure sektorera zabaltzen dugu, datorren larunbaterako Bilbon deituta dagoen manifestazioan parte hartzeko. “Elkarrekin aurrera egiteko prest gaude, giza eskubideak, konponbidea, bakea” lema pean Euskal presoen eskubideen defentsan antolatutako manifestazioan hain zuzen ere.

 

 Euskal preso politikoen aferan pausu garrantzitsuak ematearen beharra eta hare gehiago, gaixo dauden presoen larrialdi egoeraren aurrean. Hau dela eta larunbatean, urtarrilak 13, Bilboko kaleak beteko ditugu!

 

Euskal Herria, 2018ko Urtarrilak 8.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora