Asteroko buletina
Altza porru!

Bizi baratzearen plaza

EHNE Bizkaia
EHNE-Bizkaia (Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna) nekazal sindikatua da, 1976-1977. urteetan sortutako neksazari elkarte profesionala. Urte asko egin ditu bidean, proposamenak egin eta nekazarien eskubideen aldeko borrokan, eta gaur egun Euskal Herrian elikadura burujabetzaren aldeko dinamika pizten ari da. Elikadura burujabetza Herri orok, elikaduraren gaian duen erabakitzeko eskubidean oinarritzen da. Elikadura burujabetzak Euskal Herrian hainbat erronka ditu: ezagutza, informazioa, ekoizpen iraunkorra eta elikagaien osasuna, kalitatea, ingurugiroarekin arduratsua, lana sortu, gure ekonomia indartzen duena eta nekazal eremuaren garapena eta biziraupena baldintza duinetan bultzatzen duena. EHNE Bizkaiak COAG, CPE eta Via Campesinan parte hartzen du (Estatuan, Europan eta Nazioartean). Euskal Herrian antolatzen eta hedatzen ari den Elikadura burujabetzaren aldeko mugimenduan parte da. Etxalde nekazaritza iraunkorra bultzatu eta Herri eta gizarte mugimenduen aliantzan parte hartzen dugu.

ARRANTZA EKONOMIA GLOBALIZATUAREN AURREAN

2018-01-15 12:22

Arrantza ekonomia globalizatuaren aurrean izenburupean datorren ostiralean sektore honen inguruko hitzaldia egongo da Ondarruko kofradia zaharrean. Ehne Bizkaia eta Hegoak antolatuta eta Leo Belaustegi arrantzalea, Jota arrantzalea eta Labeko liberatua, eta Anne Marie Vergez iparraldeko arrantzalearen parte hartzearekin egungo Euskal Herriko arrantzaren egoera eta problematikak landuko dira.

Arrantza sektorearen egoera aztertuko da, Euskal Herrira begira batez ere, globalizazioaren aurrean arloan jasandako problematikak azalduko dira. Bai sektorearen biziraupena eta baita itsasoa babestearen ikuspegitik. Euskal kostaldean eraikitzen eta antolatzen ari diren alternatibak ezagutzeko aukera ere egongo da.

Hitzordua, datorren ostiralean, hilak 19, arratsaldeko 18.30tan Ondarruko Kofradia Zaharrean izango da.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora