Asteroko buletina
Inon bizitzea, baratze bat lantzea da.

Bizi baratzearen plaza

EHNE Bizkaia
EHNE-Bizkaia (Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna) nekazal sindikatua da, 1976-1977. urteetan sortutako neksazari elkarte profesionala. Urte asko egin ditu bidean, proposamenak egin eta nekazarien eskubideen aldeko borrokan, eta gaur egun Euskal Herrian elikadura burujabetzaren aldeko dinamika pizten ari da. Elikadura burujabetza Herri orok, elikaduraren gaian duen erabakitzeko eskubidean oinarritzen da. Elikadura burujabetzak Euskal Herrian hainbat erronka ditu: ezagutza, informazioa, ekoizpen iraunkorra eta elikagaien osasuna, kalitatea, ingurugiroarekin arduratsua, lana sortu, gure ekonomia indartzen duena eta nekazal eremuaren garapena eta biziraupena baldintza duinetan bultzatzen duena. EHNE Bizkaiak COAG, CPE eta Via Campesinan parte hartzen du (Estatuan, Europan eta Nazioartean). Euskal Herrian antolatzen eta hedatzen ari den Elikadura burujabetzaren aldeko mugimenduan parte da. Etxalde nekazaritza iraunkorra bultzatu eta Herri eta gizarte mugimenduen aliantzan parte hartzen dugu.

2017a gogoratzeko urtea

2017-12-28 14:41
 

Horren azpimarragarria izan den urte hau bukatzear dagoen une honetan, ezin bidean gurekin batera borrokan izan diren guztiei eskerrak eman gabe bukatu. 2017ko urte hau hainbat arrazoiengatik garrantzitsua izan da, gertaera garrantzitsuz markaturiko urtea. Alde batetik, Ehne Bizkaiaren 40. urtemugaren ospakizuna. Data garrantzitsu eta azpimarragarria, non 40 urte hauetan izan garen, garen eta izango garen mugimenduko kolaboratzaile, bazkide, militante, kide... izandakoei eskerrak emateko aukera izan genuen.

Bestalde, 2017an La Via Campesinaren VII Nazioarteko konferentzia jasotzeko poztasuna eta aukera izan dugu Euskal Herrian. Ekitaldi handia benetan, bai bere tamainagatik eta baita baserritar mugimenduan nazioarte mailan duen garrantziagatik. Harrotasuna sentitzen dugu honen parte izateagatik, harrotasuna modu boluntarioan lagundu, parte hartu, kolaboratu eta dena eman zutenei eskerrak emateko aukera izateagatik. Eskerrik asko, eskerrik asko eta eskerrik asko!

Gure herriak elikatzen ditugu eta mugimendua sortu mundua aldatzeko!

Zabal dezagun borroka, zabal dezagun itxaropena!

 

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

Bidelagun

Fede Pacha&Co
gora