Asteroko buletina
Otsailean lainoa noraino, elurra gero haraino

Bizi baratzearen plaza

EHKOlektiboa
Euskal Herriko bio-baserritar agroekologiko eta herritarren kolektiboa gara. Muga administratiboen gaindik, Euskal Herriko bio laborariak biltzen ditugu, baita herritarrak ere, elkarteko kide izanik, parte hartzen dute. Zer bultzatzen dugu? Agroekologian oinarritutako nekazaritza eredu bio-ekologikoa. Lau hitzetan definituta: Laborantza BIO-EKOLOGIKOA, BERTAKOA, ETXALDEKOA eta HERRIKOIA.

Xendarineko Ahizpek Udazkeneko Uzta girotuko dute urriaren 8an Ibarlan

2022-09-05 07:28

Ibarlako Oihanartia etxaldeak Jauregia etxaldearen txanda hartuko du Udazkeneko Baserriko Uzta ekimenaren ospakizunean. Urriaren 8an Oihanartiako Jean-Marie eta Mirentxu beraien etxaldeko ateak parez-pare irekiko dituzte. Oihanartian betidanik haragirako behiak eta ardiak izan dituzte, baina 2008an produkzio ekologikora pasatzeko erabakia hartu zuten eta txerriak hazten ere hasi ziren. Orain behikiak, txerrikiak (kontserban ere) eta ardi esne eta gasna, dena ekologikoan, saltzen dituzte etxaldean bertan duten saltokian, Hego Euskal Herrialdeko azoka ekologiko batzuetan eta Sarako azokan.

Ekitaldia goizeko 10:30etan abiatuko da ongi etorria eta etxaldearen bisitarekin: ukuilu, gasnategi eta txerritegia. Xendarineko Ahizpak, bikote urepeldarrak, kantu tradizionalez girotuko dute hitzordua 12:30etatik aurrera. Gero bazkaria egingo da EHKOlektiboko kideen baserrietako elikagaiekin osatuta.

Urriak 8ko programa:

  • 10:30 Ongi etorria.
  • 10:45 Etxaldearen bisita.
  • 12:00 Hamaiketakoa.
  • 12:30 Xendarineko Ahizpen kontzertua.
  • 14:00 Bazkaria.

Izena eman Hemen:

Baserriko uzta

Baserriko uztan izena ematea
    Aukeratu ekitaldia(k)
  • This field is for validation purposes and should be left unchanged.
atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora